Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Pentsamendu sortzailea hizkuntzen irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 800
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Pentsamendu sortzaileak azkeneko urteotan irakaskuntza orokorrean eta zehazki hizkuntzen irakaskuntzan izandako zereginaz dihardu artikulu honek.
Orain dela urte batzuk arte, pentsamendu sortzailea batzuek (margolariek, ingeniariek, eskultoreek, etab.) zuten ahalmen gisa ikusten zen, baina zorionez gaur egun ikuspegi hori zeharo zaharkituta geratu da eta irakaskuntza-sistemari eskatzen zaizkion helburu garrantzitsuenetarikoen artean ageri da. Pentsamendu sortzailearen eta beste aldagai batzuen (adina, sexua edo adimena) arteko harremana oso garbi egon ez arren, badirudi arlo honetan burututako ikerketen arabera frogatuta dagoela elebitasunak bermatu eta indartu egiten duela. Azkenik, pentsamendu sortzailea euskarazko klaseetan lantzeko hainbat ariketa aurkezten ditugu, baina ahaztu gabe irakasleak berak sortzailea izan behar duela.
- Atala:
- Egilea:
- Lasagabaster, David
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 39
Zertan datza kontzientzia metalinguistikoa?
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 18
- Bisitak: 798
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Asko dira azkenengo hogei urteotan kontzientzia metalinguistikoa eztertu duten ikerketak. Horren arrazoia hauxe da: kontzientzia metalinguistikoak H1en (lehenengo edo ama-hizkuntzaren) eta H2ren (bigarren hizkuntzaren) erteko harremanak argitzen lagun dezakeela.
Artikulu honek kontzientzia metalinguistikoa zer den argitzea, nola garatzen den eta elebitasunarekin zer-nolako loturak dituen aztertzea du helburu. Horretarako, Byalistok-ek eta Ryan-ek (1985) proposatutako eredu metakognitiboa izango dugu kontuan. Eredu horrek bi osagai ditu: ezegutza linguistikoaren analisia eta prozesu linguistikoaren kontrola. Hizkuntza bat irakasten duenak horien bien arteko oreka lortzen saiatu behar du. Azkenik, beste leku batzuetan kontzientzia metalinguistikoa suspertzeko erabili dituzten ariketak aurkeztuko ditugu, euskara irakasten dutenentzat lagungarri izango direlakoan.
- Atala:
- Egilea:
- Lasagabaster, David
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 38

