Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
1250 – Adimen artifiziala, irakasleen gaitasun digitala aberasten
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2025(e)ko maiatzak 12
- Bisitak: 686
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikastaroak AEKko irakasleen gaitasun digitalak hobetzeko xedea du, adimen artifizialaren erabilera praktiko eta pedagogikoak barneratuz. Adimen artifizial sortzaileen azken aurrerapenek irakasleen lanbidean aldaketa sakonak ekarri dituzte. Gainera, ebaluazio-metodoak eta -estrategiak ere eguneratu behar dira, ikasle bakoitzaren aurrerapena zehatzago neurtzeko eta hezkuntza prozesua pertsonalizatzeko aukera emanez. Horrela, ikastaro honen bidez, irakasleak teknologia berrien erabilera didaktikoan trebatuko dira, etorkizuneko erronkei eraginkortasunez aurre egiteko prestatuz.
- Atala:
- Egileak:
- Erezuma, Beñat
- Revuelta, Elia
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- Jardueraren egoera:
- Matrikula itxita
- Jardueraren antolatzaileak:
- HABE
- AEK
Euskaltegien datuak ChatGPTren begietatik
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko maiatzak 22
- Bisitak: 1334
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Azken bi urteotan, gure artean, zalaparta izugarria sortu du ChatGPT txatbotak. Asko eta asko gara haren atzaparretan erori garenak, bata bestearen atzean eskaintzen dizkigun hitzen sekuentziekin liluratuta. Beste egun baterako utziko dugu horrelako teknologiek duten alde iluna, baina, gaurkoan, bere aurpegi argiak eskaini dezakeen aukeretariko bat azalduko dugu: edozein irudi “ulertzeko” duen gaitasuna. Eta, horretarako, HABEk helduen euskalduntzea ebaluatzeko oinarrizko 10 adierazleren datuekin ChatGPTk zer egin duen azalduko dugu.
- Atala:
- Egilea:
- Erezuma, Beñat
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Teknologia

