Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Euskal joskeraren mito kaltegarriak (I) Nola idatzi euskaraz modu arin, ulergarri eta aberats batean
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 1277
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honek euskaraz idazteko darabilzkigun arauak eta moldeak aztertu eta modu arin, ulergarri eta aberats batean idazteko proposamena egiten du.
- Atala:
- Egilea:
- Hidalgo, Bittor
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 35
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Aditz-aldiaren erabilera goiztiarra haur euskaldun elebakar batengan
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 785
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Idazlan honen helburu nagusia haur euskaldun elebakarrak aditz-aldiaz nola jabetzen diren deskribatzea da. Zehatzago esanik, aditz-aldiaren barruan orainaldiari kontrajarriz iraganaldiko eta alegiazko formak zelan eta noiz hasten diren erabiltzen deskribatzea eta aztertzea da ikerketatxo honetan aurkeztuko dudana.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 35
Euskal Hizkuntza eta Literatura
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 848
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HIZPIDEk hala eskaturik, gogo onez idazten ditugu lerrook, geure Mintegiaren joran, asmo, arrengura eta kezken berri emanez. Bost lagun izan gara geure testulanen sinatzaile: lau gizonezko, eta emakume bakarra; guztiak institutuko irakasleak. Elkarren arteko ezagutza eta lagunartea ikastolaren inguruan, oposiziotan, EGAko tribunaletan eta abar sortua dugu.
Gure taldea sortu zenean, 1985ean, Ertainetako euskararen irakaskuntzan metodorik ez zen, eta puri-purian zebilen guztion gogoan ikasmetodoren baten beharra. Premia gorria zen, beraz, euskara bera ere ikasmaterial bezala irakaskuntzan umegorri akaso ez baina, barro ibiltzeko moduan ere ez baitzegoen, ezinbestean. D ereduko eta A ereduko a ze izendakera mordoiloa! ikasleekin gertatzen zen hori. B eredukoak, berriz, Irakaskuntza Publiko Ertainetan ezagutu ere apenas egiten ziren pizti-motak genituen.
Giro horretan, bada, iritsi zen Euskal Gobernuaren testugintzarako deia 1985eko udaberrian. Esan genezake gure taldearen sortzea horren ondorioz gertatu zela: hitz egin genuen, elkar hartu, eta lanerako grina ere bagenuela eta, urte bereko udazkenean, ikasturte berriarekin batera, egitekoari ekin genion.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 35
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Mnemoteknikaren erabilera euskararen irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 1217
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Harritzeko gauza da hizkuntzen irakaskuntzan mnemoteknika gehiago ez erabiltzea. Teknika hori gehiago zabaldu nahian, oso erraz erabiltzeko moduko zenbait baliabide deskribatzen du artikulu honek (lekuen teknika, elkarketen teknika, istorioen teknika, hitz seinale eta hitz gakoen teknika, errimen teknika, kategorizazioaren teknika, akronimo eta akrostikoen teknika, elkarrerlazioen teknika eta begiz jotzeko teknika).
Ondoren, eta beti didaktikaren ikuspegitik, oroimenaren ahalmen eta mugak aztertuko ditugu. Eta, azkenik, teknika horiek baliatzeko moduko gai batzuk azalduko ditugu (atzizkiak, mugagabea eta plurala, hau-hori-hura, bukaerako bokalak, "a" sintetikoa toponimoetan, "nor-nori" aditzak).
- Atala:
- Egilea:
- Wolff, Jürgen
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 35
Ikaslea bakarka
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 803
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Nor bere kabuz aritzeko orduan alde handiak daude ikaslearen mailaren arabera. "B" mailatik gorako ikasleak, nahi izanez gero, baditu bere kasa aritzeko baliabideak; hutsetik hasten den ikasleak, ordea, zein baliabide eta zenbaterainoko aukera du bere kabuz aritzeko? Lagungarri gerta lekioke bakarka eta berak gura duenean hizkuntza lantzeko parada izatea, ezta? Horretarako ahaleginak egitea erabaki genuen eta horixe da honako honetan aurkezten dizueguna, lehenengo urratsean bakarka aritzeko aukera bat hain zuzen.
- Atala:
- Egilea:
- Amorebieta-Etxanoko Udal Euskaltegiko irakasleak
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Mailak:
- A1
- A2
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 35
- Atala:
- Egilea:
- Hizpide / e-Hizpide
- Dokumentu-mota:
- Hizpide zenbakia
Hizpide 35 alearen azalpena
- Argitalpenak
- Sortua: 1996(e)ko apirilak 15
- Bisitak: 784
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizpide 35 alearen azalpena
- Atala:
- Egilea:
- Hizpide / e-Hizpide
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 35
Hizkuntzak irakasteko metodologia
- Argitalpenak
- Sortua: 1995(e)ko abenduak 26
- Bisitak: 1644
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bigarren hizkuntzako irakasleak hezitze-lanetan sartu nintzenean, 70. hamarkadan, harrituta geratu nintzen. Izan ere, hizkuntz ikasgeletan gertatu behar zenaz metodologistek emandako azalpen-arauetatik, nik neuk irakasten nueneko eskoletan eta nik behatutako beste talde batzuetan zinez gertatzen zenera, itzelezko aldea zen. 70. hamarkadan eta 80. hamarkadaren hasieran metodoei buruzko ardura handia zegoen, eta metodo egokia aurkitzea zen arretagunea
- Atala:
- Egilea:
- Nunan, David
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37







