Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Hizkuntza arrotzak elkarreraginean irakasteko
- Argitalpenak
- Sortua: 26 May 1991
- Bisitak: 1164
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Esaldi bakoitzeko hitz berriak arbelean idazten ditu eta ikasle bati edo biri errepikarazten dizkio. Ondoren, ikasleei hitz berri horiek beren hiztegi-koadernoan idazteko agintzen die. Gero, ikasgaiko testua irakurtzen du liburutik eta testu horri buruzko galderak egingo ditu. Bukatzeko, ikasleek beren liburuan irakurtzen dute testua, irakasleak aginduta. Txirrinak jotzean, hurrengorako ikasi behar dituzten hitzak ematen dizkie. Zer akats du 1978an lizeo batean gertatu zen eta metodo berdintsuarekin, aldi berean, beste milaka ikasleri emandako irakaskuntza modu horrek?
- Atala:
- Egilea:
- Schiffler, Ludger
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 29
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide zenbakia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25
Zutabe 25. alearen aurkezpena
- Argitalpenak
- Sortua: 10 April 1991
- Bisitak: 778
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zutabe 25. alearen aurkezpena
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25
Taldearen eragina hizkuntz irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 10 April 1991
- Bisitak: 849
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzen irakaskuntzan, eta bereziki euskararenean, irakasleok makina bat bider aipatu, azaldu, aztertu, eztabaidatu, lardaskatu, goraipatu, madarikatu ... izan dugu zenbait gai nagusi: mailaketa, edukiak, metodologia, hizkuntz gaitasunak, ikus-entzunezko baliabideak, ebaluaketa ... eta abar luze bat. Hala ere, zerrenda aberats honetan apenas agertzen zaigun aztergai gisa eguneroko klasean berebiziko garrantzia duen gai bat: taldea.
Talde batek bere jaiotza, bizitza eta heriotza du, guztiok bezelaxe (oker ez banago); baita bere nortasun eta ezaugarriak ere. Taldearen izakera ez da aldez aurretik sorturik dagoen zerbait, irakasleari eskuetara heltzen zaion errealitate osatu, tinko eta mugiezina; ezta pentsatu ere. Talde baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den zerbait dugu.
Ondorengo lerroetan hizkuntz irakaskuntzan taldeak izan dezakeen eragina aipatzen eta aztertzen ahaleginduko gara eta, aldi berean, gogorazten irakasleok dugun erantzukizuna eta gaitasuna talde-dinamizatzaile garen neurrian.
- Atala:
- Egilea:
- Pikabea, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25
Lautadak
- Didakteka
- Sortua: 10 April 1991
- Bisitak: 889
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Denbora joan, denbora etorri, baina oroitzapenak gogoan bizi. Banekien, bai, San Donatora joan nintzeneko komeriak ez nituela erraz ahaztuko. Hala uste eta halaxe gertatu. Bapo gosalduta, goizeko hozgiroaz baliatu nahian, eguna argitu zuenerako mendirako bidean geunden. Pittinka-pittinka, geratu gabe ia, San Donato mendiaren inguruetara iritsi ginen. Ondoren, aldapari ekin genion, gora eta gora. Baita hamaika oztopo gainditu ostean, mendiari gaina hartu ere.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25
Akatsak, irizpideak eta esku-hartzeak
- Didakteka
- Sortua: 10 April 1991
- Bisitak: 862
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Batzuren euskal esaldien monotonia (X. Kintana, Eguna, 1989-XII-14) artikuluaren irakurketak gogoeta batzuk egitera eraman nau. Beroriek ekarri nahi ditut hona. Izan ere, artikulu horretan jartzen diren adibideetan "hizketazko monotonia" gaitza horren nabariki asmatzea ez zait batere gauza erraza gertatu. Lehen zatian euskara-ikasleen eta -irakasleen alde ateratzen da egilea.
- Atala:
- Egilea:
- Larringan, Luis Maria
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
Euskara Mailaka
- Didakteka
- Sortua: 10 April 1991
- Bisitak: 740
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskara irakasteko metodogintzan eginiko bidea isladatu nahi dugu hemen, euskararen irakaskuntzan ezer onik egin bada, besteak beste tresna hauei esker izan bait da. Oraingo artikulua bilduma honetako lehena dugu.
- Atala:
- Egilea:
- Erzibengoa Otaegi, Joxe
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25
Batzuren euskal esaldien monotonia
- Didakteka
- Sortua: 10 April 1991
- Bisitak: 919
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jende asko ari da euskaraz ikasten -betiko politikari arinaiztarrak salbu- eta horregatik gure inguruan gero eta pertsona ugariago entzuten ditugu euskara ikasiaren doinuaz. Behin baino gehiagotan entzun izan ditut, trenean edo kafetegian, euskaldun berrien arteko elkarrizketak.
Zer esango dizuet nik ba? Halako zirrara sorterazten didate oraindik gazte horiek. Poz nekez gordea sentitzen ohi dut nik orduan, beste batzuk aspaldian geure nazioaren etorkizunerako aukeratu genuen bide zail baina bakar berbera horiek ere ahaleginez zabaltzen eta sendotzen ari direla ikustean. Eta horregatik besterik ez balitz ere, pertsona horiei edozein laprastada barkatzeko gogoa izaten dut, inoiz gramatikaren aurkako eraso gogorrak aditu arren.
- Atala:
- Egilea:
- Kintana, Xabier
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics