Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
362 –HEOCaren ildo metodologikoei jarraikiz ikasmaterialak sortzen (2016 / Donostia)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2016(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1685
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Kontuan hartzekoa da, irakaskuntzan ezer berritu nahi bada, besteak beste, berrikuntza horiek ikasgelako lanerako proposamenetan mamitu beharko direla, irakasleengan berrikuntzako asmo horiek errotzeko; eta, curriculum berria ezarri ahal izateko, behar diren irakasleen prestakuntza-programei laguntzeko.
HEOC dokumentuaren argitalpenak ekarritako berrikuntzak ikasmaterialetara egokitu beharrari erantzun nahi dio ikastaroak.
- Atala:
- Egileak:
- Lopetegi Zalakain, Eskarne
- Isasa, Esther
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Jarduera mota:
- Aurrez aurrekoa
330 – Idazketa sortzailea: Nitik Gura (2016 / Bilbo)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2016(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 1482
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gauzak idatziz kontatzeko entrenamendu bat da idazketa-tailerra. Tailer honetan, idazketa sortzailea landuko dugu, batik bat. Horretarako, euskarak -men atzizkiaz izendatutako ahalmenak jarriko ditugu martxan: ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena, ukimena… Irudimena eta logika lagun bikiak direla ohartuko gara. A! Eta emoziorik gabe ez goazela inora.
Aditza, gramatika, hiztegia, egiturak nahiz deklinabidea modu librean erabiltzeko saiakera bat izango da; idazlanak elikatzeko proposamen-multzoa; euskara NI-arekin konektatu eta besteokin partekatzeko praktika osasungarria.
- Atala:
- Egilea:
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Jarduera mota:
- Aurrez aurrekoa
122_16 - El profesor de lenguas / IX: Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje – Principales tendencias metodológicas, enfoques y métodos contemporáneos (2016 / Donostia)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2016(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 1494
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikastaroan, hizkuntza-irakaslearen oinarrizko gaitasuna aztertzen da: metodologia-gaitasuna. Berau ikaskuntzaren izaeran eta hizkuntzaren ikusmolde jakin batean oinarritzen da; eta zutoin horien gainean, bere diseinua (helburuak, syllabusa, jarduerak, ikaslearen eta irakaslearen zereginak, materialak…), zeina, era berean, ikaskuntza-testuingurura moldaturiko sekuentzia eta prozedura prototipikoen erabileran gauzatuko baita, egokia izateko. Eta horren haritik, aukeratu nahi den bide metodologikoari etekina ateratzeko, besteak beste, honako aldagai hauek hartu behar ditugu gogoan: 1 Irakasten den hizkuntza: H1-ama hizkuntza, H2-bigarren hizkuntza, AH-atzerriko hizkuntza 2 Ikaslearen adina 3 Derrigorrezko edo ez-derrigorrezko hezkuntza 4 Ikasteko premiak 5 Ikaslearen maila (hasierakoa, ertainekoa, aurreratua) 6 Tradizio pedagogikoa 7 Irakaslearen formazioa 8 Baliabideak eta beste eskakizun zenbait.
- Atala:
- Egilea:
- Díaz Maggioli, Gabriel
- Dokumentu-mota:
- HABE & EHU Udako ikastaroak
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Jarduera mota:
- Aurrez aurrekoa
356 – ¿Qué le pasa a mi grupo? (2016 / Donostia)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2016(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 1836
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakaskuntza-praktikaren maila edo edukia edozein dela ere, etengabe jarduten dugu talde-lanean. Bereziki hizkuntzen irakaskuntzan, non ikaskuntzarako beharrezkoa eta gomendagarria den ikasleen arteko elkarreragina. Horregatik, onuragarria da ezagutzea talde barruan izaten diren prozesu, gertakari eta gertaerak; eta, taldea ikaskuntzaren mesedetan erabiltzeko, irakasleak balia ditzakeen tresnak.
***
Sea cual sea el nivel o el contenido de la práctica docente, es una constante el trabajo con grupos. Espcialmente en la enseñanza de las lenguas, en la que la interacción entre sí del alumnado es necesaria y recomendable para el aprendizaje. Por esta razón es útil conocer cuáles son los procesos, fenómenos y sucesos que aparecen en el seno de los grupos y cuáles son las herramientas que permiten al profesorado poder utilizar el grupo a favor del aprendizaje.
- Atala:
- Egilea:
- Medina, José Angel
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Jarduera mota:
- Aurrez aurrekoa
298 – Ahoskera - Ahots gorako irakurketa: paperetik ahora (I) : Euskararen prosodiarantz (2016 / Donostia)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2016(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 1518
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Azken urteotan, ahozkotasuna lantzeko beharraz hitz egiten da irakaskuntzaren esparru guztietan. Jabetu beharrean gara alferrikako ahalegina dela hizkuntza bat irakatsi nahi izatea hitza buruarekin (paperarekin) soilik lotzen badugu, benetako komunikazio-egoera batean ari garenean geure izatea oso-osorik inplikatzen baitugu prozesuan: burua, emozioak, gorputza eta arima.
- Atala:
- Egilea:
- Marin, Julia
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Jarduera mota:
- Aurrez aurrekoa
356 – ¿Qué le pasa a mi grupo? (2016 / Bilbo)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2016(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 1824
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakaskuntza-praktikaren maila edo edukia edozein dela ere, etengabe jarduten dugu talde-lanean. Bereziki hizkuntzen irakaskuntzan, non ikaskuntzarako beharrezkoa eta gomendagarria den ikasleen arteko elkarreragina. Horregatik, onuragarria da ezagutzea talde barruan izaten diren prozesu, gertakari eta gertaerak; eta, taldea ikaskuntzaren mesedetan erabiltzeko, irakasleak balia ditzakeen tresnak.
***
Sea cual sea el nivel o el contenido de la práctica docente, es una constante el trabajo con grupos. Espcialmente en la enseñanza de las lenguas, en la que la interacción entre sí del alumnado es necesaria y recomendable para el aprendizaje. Por esta razón es útil conocer cuáles son los procesos, fenómenos y sucesos que aparecen en el seno de los grupos y cuáles son las herramientas que permiten al profesorado poder utilizar el grupo a favor del aprendizaje.
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Jarduera mota:
- Aurrez aurrekoa
304 – Idazkuntza / (II) Idazkuntzaren hasi-masiak (II.2): Kohesioa (2016 / Bergara I)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2016(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 1313
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Formazio-planaren “Hizkuntz kalitatearen oinarriak” izeneko lehen moduluan landu ditugun hiru gaietan (“Hitz-ordena”, “Puntuazioa”, “Argitasuna”), perpaus-mailako kontuen inguruan jardun dugu gogoeta egiten, prosamoldean korapiloak detektatzen eta esaldi argiak idazteko jarraibideak ematen.
Bigarren moduluan, berriz, “Idazkuntzaren hasi-masiak” izenekoan, lehen urratsa eman, eta Koherentziaren erabileran trebatu gara. Baliabideak eskuratu ditugu pentsamenduaren adierazpide logikoa gauzatu eta ideien aukera, hurrenkera eta garapen egokia bermatzeko.
Oraingoan, bigarren urratsa emango dugu: “Kohesioa”. Kohesioak idatziaren barne-lotura gauzatzen du. Baliabideak eskainiko dira ideiak behar bezala lotu eta haien arteko harremanak modu egokian adierazteko.
- Atala:
- Egilea:
- Marin, Julia
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Jarduera mota:
- Aurrez aurrekoa
351 – Estrategias de intervención docente en la interacción oral (2016 / Donostia)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2016(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 2250
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Bigarren edota atzerriko hizkuntzetako eskolen kudeaketan, erabakigarriak dira ikasleen ahozko ekoizpenak atzeraelikatzeko irakasleari aukera ematen dioten irakaskuntza-teknikak, eta hala aitortzen dute irakasle askok eta askok. Oro har, ikasleek zuzentzea eskatzen diete irakasleei, eta hauentzat erronka bat da beren esku-hartzea erregulatu eta hizkuntzaren ikaskuntza bideratzea. Alabaina, kontu horiei garrantzia aitortzen bazaie ere, prestakuntza-programek nekez gaitzen dituzte irakasleak beren esku-hartzea optimizatzeko bidea ematen duten faktore eta inguruabarrak antzeman eta aztertu ditzaten. Bestalde, askotan irakasleek eurek ere ez dakite egiaz ikasgelan zer estrategia erabiltzen duten atzeraelikatzeko; izan ere, irakaskutza-praktika —eta, praktika horren barruan, beren burua— behatzeko baliabideak falta dituzte. Beraz, ezin dute funtsezko erabakirik hartu ahozko ekoizpen eta elkarreraginean izaten diren akatsen aurrean esku-hartzeko orduan; hau da, kudeaketa hori hobetzeko ez dute giltzarri operatiborik. Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da garrantzizko gai honi heltzea ikuspegi praktiko eta aplikatu batetik —irakasle eta ikasleen arteko elkarreragina aztertuz eta behatuz—, irakasleek aukera izan dezaten beren estrategiak identifikatzeko, horien gaineko hausnarketa egiteko; eta, azkenik, horiek hobetu eta optimizatzeko.
***
Las técnicas docentes que permiten al profesor retroalimentar las producciones orales de los alumnos en el aula de lenguas segundas o extranjeras constituyen un aspecto crucial de su gestión y así es ampliamente reconocido por el profesorado. En general, los alumnos piden ser corregidos por el profesor y para estos es un reto conseguir regular sus intervenciones y facilitar el aprendizaje de la lengua. Sin embargo, pese a la reconocida importancia concedida a estas cuestiones, raramente los programas de formación capacitan al profesorado en el análisis y reconocimiento de los factores y circunstancias que permiten optimizar su intervención. Por otra parte, es muy habitual que, a falta de recursos de observación y autoobservación de la práctica docente, los propios profesores desconozcan cuáles son las estrategias de retroalimentación que efectivamente utilizan en sus aulas y, en consecuencia, no pueden tomar decisiones fundamentadas sobre qué, cuándo y cómo intervenir sobre los errores de producción e interacción oral, esto es, no disponen de claves operativas para mejorar dicha gestión. Por todo ello, resulta necesario abordar este importante tema desde una perspectiva práctica y aplicada -a partir del análisis y la observación de las interacciones profesor- alumno- que permita al docente identificar sus estrategias, reflexionar sobre ellas y, finalmente, mejorarlas y optimizarlas.
- Atala:
- Egilea:
- Clavel, Alicia
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Jarduera mota:
- Aurrez aurrekoa







