Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Kalitatezko prozesuak eta kalitatezko azterketak
- Argitalpenak
- Created: 10 June 2011
- Visits: 1428
- Comments: 0
- Favorites: 0
Zabal hedatu da Europan barrena “Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratua”. Euskarazko bertsioa 2005ean eman zen argitara. A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 sailkapena erreferentzia ezaguna da euskalduntze-alfabetatzearen alorrean.
Eta beste horrenbeste gertatzen da maila horietako bakoitza zedarritzeko asmoz egindako hizkuntza portaeren deskribapenei dagokienez ere. Oinarrizko dokumentu horren ildotik beste hainbat lan ere plazaratu dira. Horietako bat da “Relating Language Examinations to the Common European Framework of Reference for Languages: Learning, Teaching, Assessment (CEFR)”. Eskuliburu hori 2009an plazaratu zen. Eta tresna lagungarri bilakatu da Europan hizkuntza ebaluazioan dihardutenen artean. Artikulu honetan, eskuliburuaren nondik norakoen berri ematen du artikulugileak, azterketak sortu eta aplikatzeko prozesuan aintzat hartu beharreko alderdiei erreparatuz.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Ebaluazioa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 76
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak
Sen onez Interneteko itsasoetan
- Argitalpenak
- Created: 5 May 2011
- Visits: 2314
- Comments: 0
- Favorites: 0
Abiadura itzelekoak dira Internet eta teknologia berriak. Aldaketa aldaketaren gain, hortxe ditugu Facebook, Tuenti, Neurona, Dejaboo.net, Sonico, etab. Artikulugileak berak dioskunez, 600.000.000 erabiltzaile daude jadanik Facebook sarean. Informazioa inoiz ez bezalako tamainan heda daiteke gaur egun eta informazio horren igorleak eta jasotzaileak ere biderkatu egin dira. Zer ondorio du horrek guztiak gizartean, zer ondorio irakaskuntzan eta, bereziki, hizkuntzen irakaskuntzan?
Artikulu honetan, gogoeta egiten du Inaki Murua artikulugileak aurrerapen horien guztien zer-nolakoez. Bere ustez, harreman pertsonalen aberastea da ondorio garbienetako bat ondo gogoan hartuta tresnak tresna direla, eta, tresnek gizakiaren zerbitzupean egon behar dutela eta ez alderantziz.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 76
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak
Kurrikulua, mamu berri hori
- Didakteka
- Created: 18 August 1997
- Visits: 1172
- Comments: 0
- Favorites: 0
Oinarrizko tresna da kurrikulua zalantzarik gabe edozein heziketa-sistematan. Halaxe da hizkuntzen irakaskuntzan eta, jakina, euskararen irakaskuntzan ere. Izan ere, ikas-irakas prozesuarekin zerikusirik duen ororekin du kurrikuluak lotura zuzena nahiz zeharkakoa.
Ez da desafio makala, ez horixe, tokian tokikoari eta garaian garaikoari bete-betean eta beti ere erantzuten asmatzea. Artikulu honek gaiak dituen loturak kontuan hartu eta kurrikulua bera garatzeko behar diren baldintzak baita bere eguneratzeak zer dakarren ere aztertzen ditu.
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 38
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak
Hizkuntzen irakasbideak
- Argitalpenak
- Created: 28 April 1983
- Visits: 1089
- Comments: 0
- Favorites: 0
Linguistikak hizkuntzari buruz sorturiko teoriak eta hizkuntza desberdinez eskaintzen dituen zehaztapenak eginkizun praktikoetara ekartzea, hauetarako egokitzea eta, izenak berak nahiko argi dioenez, hauei aplikatzea dagokio hizkuntzalaritza aplikatuari. Honen xedea praktikoa da, ez teorikoa. Hizkuntz aplikazioen eremuak asko dira: itzulpen teknikak, komunikabideen ingeniaritza, literatur kritika, hizketa-akatsen sendabideak, etab.
- Atala:
- Egilea:
- Mujika, J. Antonio
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 1
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak



