Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Bigarren hizkuntzen irakaskuntzarako irakasleen formazioa: euskara
- Didakteka
- Sortua: 10 October 1999
- Bisitak: 258
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jarraian aurkeztera noan lanak helburu bikoitza du; batetik, "Bigarren Hizkuntzen Irakaskuntzarako Irakasleen Formazioa: Euskara" graduondokoaren curriculumaren inguruko zertzelada batzuk eskaintzea eta, bestetik, graduondoko programak izaniko garapenaren berri ematea. Arlo akademikoari dagokionez, aipaturiko graduondokoa burutzeak helduen euskalduntze-prozesuan diharduen irakasleriaren formakuntza ahalbidetu du. Hori horrela izanik, HABEk unibertsitatearekin elkarlanean, irakasleriaren prestakuntzari ekiteko nahia edo borondatea azaldu zuen, modu honetara graduondoko ikasketak burutu izanak, ikasleriari titulu bat eskuratzeko aukera irekitzen ziolarik.
- Atala:
- Egilea:
- Etxeberria, Feli
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Material kurrikularrak eta berrikuntza: "Barrene" proiektua
- Didakteka
- Sortua: 6 October 1999
- Bisitak: 257
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Material hezitzaileak diseinatzea erabaki zuen HABEk iaz kurrikuluaren aplikazioaren zabalkundeari begira, orientabide metodologiko eta eredu zehatzagoak eskaintzeko xedez; eta dokumentutik aplikaziora egin beherreko jauzia errazago egiten laguntzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Martinez, Begoña
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hitzaldia
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Berrikuntza kurrikularra eta euskara-irakasleen prestakuntza
- Didakteka
- Sortua: 6 October 1999
- Bisitak: 256
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
lrakasleen heziketa ezinbesteko baldintza da berrikuntza kurrikularrik martxan jarri eta finkatuko baldin bada. Horixe erakusten digu argi eta garbi berrikuntza pedagogiko askok eta askok historian izandako arrakasta eta porroten azterketak. Beraz, hori aintzat ez hartzeak hasiera-hasieratik porrotera eramango gintuzke. Ponentzia honetan gai horri heldu nahi nioke Euskal Autonomia Erkidegoko helduen alfabetatze eta euskalduntzearen ikuspegitik; hau da, lehenean zer egin dugun, orain zertan ari garen eta geroak dakartzan erronkak azaldu.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Euskalduntze eta Alfabetatzerako diploma
- Didakteka
- Sortua: 6 October 1999
- Bisitak: 249
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskalduntze eta Alfabetatzerako Diploma 1992ko urrian zabaldu zen lehenengo aldiz. Ikasketa hauek Euskal Kulturaren Batzarraren (EKBren) inguruan biltzen ziren hainbat helduen euskalduntze eta alfabetatzerako erakunderen, eta batez ere AEKren iniziatibaz sortu zen. Garai hartan ez zegoen komunikaziobide onik administrazioaren eta AEKren artean. Euskaltegi hauek euskalgintzan garatzen zituzten lan-ildoak kontuan hartuko lituzkeen formazio-egitaraua bultzatu nahi zuten, beren irakasleen formaziorako baliagarria izan zedin, batetik, eta homologaziobide, bestetik.
- Atala:
- Egilea:
- Jauregi, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Mahaingurua
- Didakteka
- Sortua: 10 October 1999
- Bisitak: 247
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gaur egun, inoiz ez bezala, etengabe ari zaie eskatzen heziketa-sistemei euren zerbitzuak gizartearen beharretara egokitzeko ahalmena. Baita helduei euskara irakasten dieten euskaltegiei ere, noski. Eta testuinguru harretan kokatu behar da, hain zuzen, helduen euskalduntze-alfabetatzean HABEk abian jarri duen berrikuntza kurrikularra, "aurreko esperientziaren gainean eraiki beharreko egitasmo gisa", betiere berau osatu eta aberasteko; eta ez, inondik inora, iraganean eginikoa arbuiatzeka. Tentuz eta patxadaz urratu beharreko bidea da ezbairik gabe. Iritziak eta eskarmentuak oro lagungarri direlakoan mahai inguru bat antolatu zuen HABEk Udako Ikastaroen baitan gaiaren inguruka hainbat galderaren haritik eztabaida egiteka. Hona hemen parte hartzaileak: Jakin Azkue (HABE); Joanba Bergara (HABE) moderatzailea; Juxto Egaña (HABE); Joxin Etxezarreta (Deustuko Unibertsitatea Euskal Irakaslegoa); Joseba Ezeiza (BERTAN); Asis lriando (/KA); Jokin Nazabal (Gipuzkoako Udal-euskaltegiak); Alex Vadillo (AEK).
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Hizkuntza hedatuenen irakaskuntza helduentzako: berrikuntza kurrikularra
- Didakteka
- Sortua: 10 October 1999
- Bisitak: 231
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikasgela, ikastegia edota hezkuntza-erakunde zabalagoak antolatzekoan, irakasle guztiok egiten ditugun curriculumek badute zerikusirik geure jardunean behin eta berriro erakusten ditugun portaera-rnolde batzuekin. Portaera horiek sustrai sendoak dituzte hainbat uste edo iritzitan. Hau da, irakasleak, irakaskuntzaren nondik norakoak erabakitzeko, egiazko jotzen dituzten zenbait oinarritatik abiatzen dira.
- Atala:
- Egilea:
- Llobera, Miquel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Berrikuntza kurrikularra eta helduen irakaskuntza: kultura eta eduki tematikoa curriculumean
- Didakteka
- Sortua: 10 October 1999
- Bisitak: 231
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzen irakaskuntzan kulturak duen garrantzia begien bistakoa da. Xedehizkuntzaren hiztunen uste, balore, jarrera, aztura eta portaera komunak, besteak beste, aintzat hartzekoak dira ezbairik gabe curriculumaren diseinuan. Eta, xedehizkuntzaren hiztunen kultura ez ezik hizkuntz ikasleena ere zertan ahazterik ez dago.
- Atala:
- Egilea:
- Zarate, Genevieve
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Helduei galiziera irakasteko curriculumaren berrikuntza: paradigmak, irakasleen formazioaren eta materialen zeregina
- Didakteka
- Sortua: 10 October 1999
- Bisitak: 220
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Komunikazio-arloko aldaketa teknologikoak gero eta nabarmenago ari dira gure bizimodua aldarazten. Teknologia berrien aurrerakuntzek pertsonen eta herrien arteko harremanak erraztu egiten dituzte. Eta orain dela urte batzuk Mcluhan-ek iragarri zuen aldea globalaren itxura hartzen ari da mundua. Dagoeneko distantziarik ez dago eta planetako biztanleen arteko komunikazioa bat-batekoa da. Komunikazio-marko orokor honetan hizkuntza gutxiagotua dugun komunitateok gure etxeetaraino iristen diren komunikabide indartsuen erasoa suma dezakegu. Beharrezkoa da, beraz, ahalik eta lasterren esku hartzea, gure hizkuntza eta kultura eraso honetatik babesteko ez ezik, gure presentzia komunika- bide berrietan bermatze aldera ahalegin handiagoa egiteko ere.
- Atala:
- Egilea:
- Calviño, Xose
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3