Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Euskalduntze eta alfabetatze curriculuma irakasleen beharretara egokitua
- Didakteka
- Sortua: 11 October 2001
- Bisitak: 476
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
IRALE Hezkuntza Sailaren menpeko programa bat da, Autonomia Erkidegoko irakasleak euskalduntzeko zeregina duena, eta haren lana, noizean behin, komunikabideen bitartez edo bestela ere gizarteratu izan da, baina ez beti behar besteko zehaztasunez edo eragiten dioten faktore guztiak kontuan hartuz. Beraz, oso egoki eta estimatzekoa da oraingo aukera honetaz baliatu ahal izatea, gure lanaren berri sakon eta zehatza ematen saiatuko baikara proposatutako gaiaren inguruan.
- Atala:
- Egilea:
- Mozos, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 4
Eduki bidezko bigarren hizkuntzen irakaskuntza: materialen garapenerako markoa
- Didakteka
- Sortua: 27 September 2001
- Bisitak: 474
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan labur azalduko dugu bigarren hizkuntzen irakaskuntzarako materialak prestatzeko marko bat. “Ezagutza kurrikularren Ikasketa Integratua eta Hizkuntza Atzerritarra” (EIIHA) izeneko ikasbideetan dago oinarritua. Eta ez dago eragozpenik beste edozein testuingurutara ere eramateko, adibidez, bigarren hizkuntzen ikaskuntzara, hizkuntz ukipen--egoeran.
Artikulu honetan labur-labur azalduko ditugu ikasbide horien oinarri teorikoak eta postulatuak, eta baita Atazatan Oinarritutako Irakaskuntzarekin, AOIrekin, duten erlazioa ere. Hori egin ondoren, adibide bat aurkeztuko dugu esandako guztiaren argigarri.
- Atala:
- Egilea:
- Fernandez, Almudena
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 48
Euskaltegiaren kurrikulu-proiektua: EKPa
- Didakteka
- Sortua: 2 December 2000
- Bisitak: 1219
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Aldaketa asko eta askotarikoak ari dira gertatzen hezkuntza-sisteman azken urteotan. Eta garatu eta hezurmamitzeko denbora luzea behar duten berrikuntza-planek, zenbaitetan arrapaladan abian jarri arren, ozta-ozta erantzuten diete gizartearen eskariei, pausaje arineko ibiltari dugu-eta gizartea. Eta helduen euskalduntzea eta euskaltegiak ez dira zurrunbilo horretatik at geratzen. Tokian tokikoari erantzuteko tresna lagungarri bat Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua da (EKP). Horren goi-beheak ditu artikulu honek jorragai.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47
Metakurrikulua
- Didakteka
- Sortua: 19 December 1999
- Bisitak: 838
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Iazko azaroan eta abenduan, Metakurrikulua gaia aurkeztu genizuen, zortzi taldetan eta beste horrenbeste mintegi-saiotan, euskaltegietako ehun eta hogei irakasleri. Agindu nizuen, bide batez, HIZPIDEn ere azalduko genuela gaia. Hona hemen, agindua bete. Balioko ahal du, batetik,mintegietan taldez talde landutakoa gogoratu eta landuagotzeko eta, bestetik, izan ez zirenei ere kurrikulu berriaren bidea egiten laguntzeko!
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 44
Aldaketaren gestioa eta ebaluazioa
- Didakteka
- Sortua: 10 October 1999
- Bisitak: 670
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hari ugariko mataza da H 2 ikasteko curriculuma ezbairik gabe. Hari horiek zein diren eta bakoitzaren zer-nolakoak zertan diren ere xehe-xehe aztertuko ditu artikulugileak segidan.
- Atala:
- Egilea:
- White, Ronald V.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Areas of knowledge:
- Curriculuma
- Ebaluazioa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Curriculum-diseinuaren paradigmak
- Didakteka
- Sortua: 10 October 1999
- Bisitak: 410
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ezin da curriculum-paradigmarik diseinatu, akademia edo eskolaz gain, hezkuntza-erakundeek diharduten munduari begiratu gabe. Hamarkada honen ezaugarria industrializazioa da: industria sistematikoki aldatu da mundu naturaletik kulturalera, eta gauzak kontsumitzeko produzitzen dira. Gaurko mundua industriaren ondorengo mundua da, edo, industrializazioari erreferentzia egiten dion termino bat erabiltzearren, postfordis- moaren garaia da.
- Atala:
- Egilea:
- White, Ronald V.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Galesera helduei irakasten
- Didakteka
- Sortua: 10 October 1999
- Bisitak: 365
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hona etortzeko egin zenidaten gonbidapena ohore handia izan zen niretzat; berehala onartu nuen, zuen euskarazko irakaskuntzaren eraginkortasuna oso ezaguna baita Galesen. Hitzaldiaren izenburua ikusi nuenean, ordea, "Kurrikulu Berrikuntzak", arduratu egin nintzen. Hemen egin duzuen aitzindari-lanaz dakidanagatik, susmoa daukat, Galesen orain berritzailetzat duguna, zuek duela hainbat urte erabiltzen, baina beste metodo berritzaileago eta eraginkorrago batzuez ordeztu zenutela aspaldi. Zuengandik ikasteko askoz ere gehiago daukat nik, zuek nigandik baino; beraz barkatuko dizkidazue hemen esango ditudanak, zuentzat, oso jakinak eta zaharkituak badira. Orain, helduei galesera irakastean Galesen kontuan hartzen ditugun hainbat arlori buruz, modu praktiko eta zehatz batean, bi hitz egiten saiatuko naiz; hemen esandakoak hausnarketarako aitzakia emango ahal dizue jardunean aurrera zoazten neurrian.
- Atala:
- Egilea:
- Hugues, Elwyn
- Area of knowledge:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
Frisiera helduei irakastea eta curriculumaren berrikuntza
- Didakteka
- Sortua: 10 October 1999
- Bisitak: 354
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Funtsean, esan daiteke frisiar hiztun batek nederlandera ere badakiela hizkuntza horren nagusitasun soziala dela medio. Hortaz, frisiar hiztuna elebiduna da beti. Bestalde, badaude hizkuntza gutxitua ikasten duten nederlanderadun gutxi batzuk. Frisieraz eta nederlanderaz gain, eskualde-mailako beste aldaera batzuk ere hitz egiten dira Frisiako probintzian. Zenbait landa-herritan eta hiri frisiarretan dialekto ez-frisiarrak hitz egiten dira. Aldaera horien hiztunak arrazoi estatistikoak direla medio, nederlanderaren eskualde-aldaeren artean sartzen dira.
- Atala:
- Egilea:
- Jonkman, Reitze
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics