Irakasbil
Bilatzailea
Aniztasuna
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
Irakasleen praktikak inklusiboak izan daitezen, orientabide batzuk
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko otsailak 13
- Bisitak: 1745
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hezkuntza-Laguntzako Berariazko Premiak (HLBP) dituzten ikasleen berariazko hezkuntza-premiak irakasleek ezagutu eta identifikatu egin behar dituzte, praktikak inklusiboak izan daitezen. Hori dela eta, argitalpen honetan HLBPak dituzten ikasleak integratzen dituzten kolektibo bakoitzaren ezaugarrien, zailtasunen eta gaitasunen eta dituzten beharren deskribapen laburra jasotzen da. Era berean, orientabideak eta baliabideak ematen dira hezkuntzako profesionalentzat eta familientzat. Argitalpen honek ikasle horiei hezkuntza-erantzuna ematen laguntzeko xedea du, hezkuntza formaleko ikastetxeek abian jartzen dituzten hezkuntza-neurriak bideratuz eta bultzatuz, betiere ikasle horiek beren premia espezifikoetara egokitutako irakaskuntza jasotzeko duten eskubidea aitortuz.
Ikasle itsuen eskolaratzea helduen hizkuntzen ikas-irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko martxoak 5
- Bisitak: 1613
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ikasle itsuen eskolaratzeari buruzko aurrez aurreko ikastaro bat dago aurreikusita 2021erako Cervantes institutuaren irakasleentzako prestakuntza-eskaintzaren barnean; Mª José Menéndez Mayoral izango da irakaslea. Erreferentzia bat aipatzen da ikastaro horri buruzko informazioan; “Actividades para la integración de invidentes en el aula ELE”, hain zuzen. Kongresu batean aurkeztu zen komunikazio bat da eta orduko bideoa eskura dago Interneten.

