H236 - Teaching myself: I teach what I am (I) – Enseñando mi yo: enseño quien soy (II)

Argitaratua: Wednesday, 31 January 2024, 9:24 AM
DVD 60(IV)

Mario Rinvolucrik (gaztelaniaz) hitzaldi bat eman zuen 2008an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Teaching myself: I teach what I am (I) – Enseñando mi yo: enseño quien soy (II)" izenburupean.

El profesor de lenguas/ I: personalidad y docencia ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXVII. Udako Ikastaroen barruan.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

Beste eduki interesgarriak

Solasean

Mario Rinvolucri

Ingeles irakaslea eta Ingalaterrako Canterburyn bere egoitza duen Pilgrims erakundean ikerketa eta garapenerako zuzendaria. Irakaslegoaren prestakuntzara emana dago erabat, eta urtean ehunen bat egun egiten ditu bere herritik kanpo, hizkuntzen didaktikari buruzko ikastarotan lanean. Ingelesa irakasteko metodologiaz gain, gaztelania, italiera eta grekoa Alemanian eta Suizan italiera irakastekoak jorratuak ditu. Mariok bere buruaz dio ikasgelan bai ariketen alorrean bai psikologiarenean gertatzen den guztiaz arduratutako metodogile dela. Eragin sakoneko artikulu asko eta dozena erdi bat liburu baditu idatziak. Mario Rinvolucri ez da idazle konbentzionala. Hainbeste imitatzaile dagoen alorrean, bere burutazio berri eta berritzaileak eskaintzen dizkigu.
DVD 60(IV)

H237 - Teaching myself: I teach what I am (I) – Enseñando mi yo: enseño quien soy (III)

Mario Rinvolucrik (gaztelaniaz) hitzaldi bat eman zuen 2008an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Teaching myself: I teach what I am (I) – Enseñando mi yo: enseño quien soy (III)" izenburupean. "El profesor de lenguas/ I: personalidad y docencia" ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXVII. Udako Ikastaroen barruan. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
DVD 60(IV)

H235 - Teaching myself: I teach what I am (I) – Enseñando mi yo: enseño quien soy (I)

Mario Rinvolucrik (gaztelaniaz) hitzaldi bat eman zuen 2008an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Teaching myself: I teach what I am (I) – Enseñando mi yo: enseño quien soy (I)" izenburupean. "El profesor de lenguas/ I: personalidad y docencia" ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXVII. Udako Ikastaroen barruan. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.