H382 - Jendaurrean hitz egitea

Published: Wednesday, 17 April 2024, 1:12 PM
115

Manu Marañonek hitzaldi bat eman zuen 2015ean HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, Jendaurrean hitz egitea izenburupean.

Gorputz-mintzaira eta ahotsa landu, zaindu, hobetu eta garatu: abiadura, etenaldiak eta arnasa; keinuak, eskuak eta begirada. Irakasleon erronka da, eta ezinbesteko premia irakaskuntzan. Izan ere, gaitasun hau garatzea nahitaezkoa da hainbat lanbidetan —baita zenbait erantzukizun bete beharreko lan-eginkizunetan ere—, eta are gehiago irakaskuntzan.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

Other interesting content

DVD 99

H350 - La cocina del conferenciante

Daniel Cassanyk hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2013an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "La cocina del conferenciante" izenburupean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Manu Marañon eta Kike Amunarritz

Zergatik diogu beldurra jendaurrean hitz egiteari?

Zergatik diogu beldurra jendaurrean hitz egiteari? eta Zergatik eta zertarako hobetu beharko genuke jendaurreko hizketarako gaitasuna? Manu Marañon komunikazio trebatzaileak erantzunak eman zizkion Kike Amunarritzi.