H76 - Hizkuntza-didaktikaren erronka berriak

Published: Tuesday, 12 December 2023, 3:17 PM
DVD 23 (I)

Matilde Sainzek hitzaldi bat eman zuen 2001ean HABEk UEUrekin batera antolatutako Helduen euskalduntzearen IV.jardunaldien barruan, "Hizkuntza-didaktikaren erronka berriak" izenburupean. 

Jardunaldien izenburu nagusia da Metodologia euskara 2H gisa irakatsi eta ikasteko prozesuetan. Gai teorikoak nahiz praktikoak jorratu ziren bertan.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.