H284 - Gaitasun komunikatiboa, ikuspegi diskurtsiboa eta atazatan oinarritutako ikasprozesua H2ren didaktikan

Argitaratua: Friday, 16 February 2024, 1:26 PM
DVD 80

Ane Ortegak hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz Bilbon 2010eko uztailaren 14an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, Gaitasun komunikatiboa, ikuspegi diskurtsiboa eta atazatan oinarritutako ikasprozesua H2ren didaktikan izenburupean.

Hitzaldi honetan metodologia komunikatiboen oinarrizko kontzeptuak azaltzeaz gain, aurreko metodoekin dituzten alde nagusiak eta geletako eguneroko jardueretan egiten duten ekarpena aztertuko dira. Teoria didaktikoen garapenari jarraituz, ataza zein proiektua oinarri duten ikasprozesuetan ikuspegi diskurtsiboak duen lekua argituko da.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.