H376 - Evaluación y calidad: garantías y limitaciones

Argitaratua: igandea, 2014(e)ko uztailaren 20(e)an, 09:25(e)tan
Alfonso Martínez

Alfonso Martinezek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2014an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, Evaluación y calidad: garantías y limitaciones izenburupean.

Hitzaldian azalduko dira hizkuntzaren hainbat alderdi ebaluatzeko osagai nagusiak: betiere, berdintasuna, zuzentasuna eta objektibotasuna bermatuta, baita proba subjektiboen bidezko ebaluazioan ere, hala nola ahozko eta idatzizko adierazpen eta elkarreraginezkoetan. Horretarako, azpimarratuko du ebaluazioa erakunde ebaluatzaileen eta hautagaien arteko zintzotasun-hitzarmen baten modura ulertu behar dela. Izan ere, erakunde horiek ere badute azken emaitzaren gaineko erantzukizuna, zeren eta beraiek baitira arduratzen direnak prozesua ongi bideratzeaz eta beren bitartekoek helburua neurtzeko eta ebaluatzeko balio dutela erakusteaz. Beraz, beharrezkoa denean, tresna horiek hobetzen saiatuko dira, eta beren mugez jabetu behar dute, horiek ezagutuz eta onartuz, emaitza oker eta desegoki ez erabiltzeko.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

HABE Liburutegia