H27 - Aprender y enseñar de forma estratégica

Argitaratua: Tuesday, 5 December 2023, 10:10 AM
DVD 20

Antoni Badiak hitzaldi bat eman zuen 2001ean HABEk EHUrekin batera antolatutako Udako Ikastaroen barruan, Aprender y enseñar de forma estratégica izenburupean.

Murgilduta gauzkan informazioaren eta komunikazioaren gizartea gero eta gehiago ari zaie ikasleei eta profesionalei eskatzen. Labur esanda, gaurko ikasleari ikasteko gaitasun batzuk eskatzen zaizkio. Horiek "ikasten ikasi" termino berriaren muin-muinean kokatuko lirateke. Gizartearen aldaketa funtsezko horrek irakasleei gogoeta garrantzitsu bat egitea eskatzen die, orain arte ikas-irakaskuntza tradizionalaren ezaugarri izan diren ohiko rolei buruz. Horrela, funtsean kontzeptuala izan den irakaskuntza-motaren ordez, beste era bateko irakaskuntza ezarri beharko litzateke, eduki kontzeptualen irakaskuntza eta, halaber, prozedurazko edukiena hartuz.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.