"PRIMERAN! C1.2" materiala aurkezteko online saioetan zuzenean esku hartzeko aukerarik izan ez zutenentzat, irailaren 25eko saioaren bideo-grabazio editatua eta aurkezpenean erabilitako dokumentazio osoa daude hemen eskura.
2024ko urtarrilaren 24an aurkeztu zen Itzulpen Saila bildumako "Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)" liburua. Hizkuntza Politikarako sailburuorde den Miren Dobaranek eta liburuaren editore izan diren Javier Muñoz-Basolsek eta Mara Fuertesek hitz egin zuten saioan. Sarrera honetan, grabatutako bigarren bideoa dago.
2024ko urtarrilaren 26an aurkeztu zen Itzulpen Saila bildumako "Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)" liburua. Hizkuntza Politikarako sailburuorde den Miren Dobaranek eta liburuaren editore izan diren Javier Muñoz-Basolsek eta Mara Fuertesek hitz egin zuten saioan. Sarrera honetan, grabatutako bigarren bideoa dago.
1998an, Felipe Zayas zenak hitzaldi bat eman zuen HABEk antolaturik, "La reflexión gramatical en un enfoque comunicativo de la enseñanza de lengua" izenburupean.
Bideo-laburpen honetan, bukaerako hitzak ekarri nahi izan ditugu, gaurkotasunik galdu ez duten zenbait gai argi eta zehatz jorratzen baitira (hizkuntzaren erabilera-esparruak eta testu-generoak, ikasleen interesak, sekuentzia didaktikoa azken ekoizpena helburu, gramatikaren hausnarketa eta ebaluazioa...).
"Ikasgelan nola egin lan euskara H2 duten ikasleek euskarazko gaitasun egokia gara dezaten" izenburupean, Uri Ruiz Bikandiri egindako elkarrizketa egituratua duzu Berritzegune Nagusiak ekoiztutako bideo honetan.