Argitalpenak
Hizpide 81
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 81
Hizpide 81 zenbakiaren aurkezpena
- Argitalpenak
- Sortua: 21 December 2013
- Bisitak: 1025
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizpide 81 zenbakiaren aurkezpena
Babelium proiektua: ahozkotasuna praktikatzeko kode irekiko plataforma
- Argitalpenak
- Sortua: 3 September 2013
- Bisitak: 1111
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskal Herriko Unibertsitateko GHyM1 ikerkuntza-taldeak garatu du Babelium ekimena, Elurnet2 enpresarekin batera. Hitz gutxitan esanda, euskararen ahozkotasuna praktikatzeko kode irekiko proiektua da Babelium. Webgunean parte hartzen duten ikasleek beste ikaskideek edo irakasleak berak prestatutako euskarazko mintzapraktika egiteko bideo-ariketak aurkituko dituzte: ahozko aurkezpenak, bikoizketak, ipuinak eta komikiak kontatzeko erronkak… Ariketa horietan, bideo bat grabatu beharko du ikasle bakoitzak unean bertan, mikrofonoa edota web-kamera erabiliz eta proposatzen zaizkion ahozko probak gaindituz. Aplikazioa erabiltzeko, Interneteko arakatzaile bat besterik ez da behar, bertan egikaritzen baita Babeliumek behar duen guztia. Ariketen erantzunak burutu ondoren (grabaketak, alegia), Babeliumen argitaratuko ditu erabiltzaileak; horrela, irakasleaz gain, beste ikaskideek ere ebalua ditzakete elkarlanean.
Zuzenketak nora, idazlanak hara
- Argitalpenak
- Sortua: 3 September 2013
- Bisitak: 1099
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ezagun da zeinen gogaikarria den ikasle gehienentzat idazlana egin behar izatea. Egia esan, irakasle askorentzat ere ez da oso motibagarria: asko saiatu arren, ez dira seguru sentitzen euren lanarekin, zeren eta ikasle askok akats berberak errepikatzen baitituzte behin eta berriro, eta oso galduta jarraitzen baitute, idazten jartzen direnean. Orduan, non egon daiteke hutsunea? Artikulu honetan, ikasleei eskaintzen zaien laguntzari gainbegiratu bat eman ondoren, idazteko ekintza komunikatiboari buruzko hausnarketa egin nahi izan du artikulugileak, lehenik eta behin, errazago uler dadin idazteak berak zer dakarren berekin. Horrek, ordea, zalantzan jartzera eraman du irakasleek ikasleekiko duten zuzenketa-harremana; bere ustez, zuzentzeko metodoak ondorioak sor ditzake ikasketa-prozesuan, eta, nahi gabe bada ere, oztopa edo baldintza dezake hobekuntzarako bidea. Hori dela-eta, autoebaluaziorako gonbita egin nahi du.
Online ikastaroetako parte-hartzearen taxonomia bat
- Argitalpenak
- Sortua: 1 January 2013
- Bisitak: 983
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikasleen parte-hartzea bultzatzea da Sarean oinarritutako hezkuntzaren erronka nagusietako bat. Irakasle askok beren online ikastaroetako parte-hartzea handitu nahi dute, baina ez dago ezagutza zehatzik izan litezkeen parte-hartze mota guztiez. Artikulu honek online ikastaroetan dauden parte-hartze motak sailkatzeko taxonomia bat proposatzen du, parte-hartzea handitzeko dauden auzi pedagogikoak eztabaidatzen, eta etorkizuneko ikerketarako hipotesi egiaztagarriak iradokitzen ditu.
Zabaldu ditzagun ateak: Nonahiko ikasketa eta HIKT
- Argitalpenak
- Sortua: 3 September 2013
- Bisitak: 1123
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, bi arlori erreparatuko diegu, ibilbide moduko bat eginez: hezkuntzan darabiltzagun komunikazio-moldeak nola aldatu diren, eta aldaketa horrek zer-nolako lotura duen teknologia berrien agerpenarekin, agerpen horrek hezkuntza-paradigma berriak eragin baititu.
Testuinguru berri horretan, ikasleek funtsezko papera jokatzen dute; baliabideak gelatik kanpora erabiliz, hobeto ikasteko moduko abileziak eta trebetasunak garatu baitituzte. Kontua da, ordea, hezkuntzak benetan eraldatu gabe jarraitzen duela; tresna teknologikoak erabiltzen dituela, baina hori besterik ez; gelako mentalitatea aldatu gabe. Horregatik, nonahiko ikasketaren moduko hezkuntza-ikuspuntuak hautatzea proposatzen dugu. Horrek esan nahi du teknologia berriekiko pentsamoldea aldatu egin behar dela, eta, aurrerantzean, HIKT deituko diegu. “H” horri esker (H faktorea) errazagoa izango zaigu baliabide berrien eta sare sozialen erabilerak dakartzan harreman sozialak, kognitiboak eta emotiboak definitzea.
Ikasbil 2.0, euskara-ikasleen elkargunea
- Argitalpenak
- Sortua: 3 September 2013
- Bisitak: 1120
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HABEk Ikaslearen gunea martxan jarri zuenetik, aldaketa ugari izan ditu euskara-ikasleei zuzendutako webguneak, izenetik bertatik hasita. Adibidez, irakasleei zuzendutako Dokumentu biltegiaren edukia bertan txertatu zen, itxura berri bat eman zitzaion webguneari zenbait urteren ondoren eta web 2.0 guneen ezaugarri eta baliabideak ezarri 2012an (ikus, esaterako, Gomez, 2013: 10-11).
Gaur egun IKASBIL izenez ezagutzen dugun atari berrituarentzat, oso garrantzitsua izan da 2012/2013 ikasturtea, egindako hobekuntza horiek guztiak eta parte hartzeko eskaintzen dituen aukerak egonkortzeko eta sendotzeko balio izan duelako. Bestalde, asko izan dira, baita ere, denbora horretan atariaren gainean nahiz atariarekin berarekin lan egiten aritu diren euskara-irakasle eta -ikasleak, ataria egunero bisitatuz, ikastaroetan parte hartuz eta eguneroko jardueretan webgunean aurkitu dituzten baliabideak txertatuz, besteak beste.
Euskara-irakasle eta -ikasle askorentzat, IKASBIL dokumentuak eta ariketak eskuratzeko webgunea da. Hala ere, hori baino gehiago ere bada, eta, horregatik, artikulu hau aurkeztu nahi dizugu, duen balioaz jabetzeko baliagarria izango delakoan. Beraz, lerrook irakurri ondoren, lortzen badugu zeure egitea IKASBILi etekin handiagoa ateratzeko ideiaren bat, ez da gutxi izango.