Irakasbil
Argitalpenak
Hizpide 77
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 77
Hizpide 77 zenbakiaren aurkezpena
- Argitalpenak
- Sortua: 2011(e)ko abuztuak 22
- Bisitak: 1638
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizpide 77 zenbakiaren aurkezpena
Euskaltzaindiaren hiztegi batuaren historiaz eta metodologiaz
- Argitalpenak
- Sortua: 2011(e)ko irailak 4
- Bisitak: 981
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gauzak ondo bidean heldu den urtean Euskaltzaindiak argitara emango du bere hiztegiaren lehen edizio osoa. Malkartsua izan da orain arteko bidea. Askoren ahalegina hamarkada luzeetakoa behar izan da langintza horretan. Artikulugileak aspaldiko aitzindari nagusien ekarpenei begirada narea eginez hasita xeheki jorratu ditu Hiztegi Batuaren ibilbidearen ipi-apak. Zer, noiz, nola eta noren eskutik gertatu den fin eta aratz azaltzen du. Luze joko luke hemen lanaren mamia labur azaltzeak. Artikulu zinetan landua, euskal hiztegigintzaren berri jakin nahi duen ororentzat biziki estimagarria.
Plan orokorra eta koherentzia HABEren 3. mailako idazlanetan: azterketa eta ondorioak
- Argitalpenak
- Sortua: 2011(e)ko irailak 4
- Bisitak: 1100
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzen irakaskuntzan, urte luzeetan begiratu izan zaio gramatikari oinarririk behinena eta ia bakarra balitz bezala. Irizpide horri jarraikiz prestatu zen “Gramatika-itzulpen bidezko metodoa”, besteak beste. Baina, dakigunez, gizakion komunikatzeko ahalmena beste hainbat osagairen zorduna ere bada. Koherentzia dugu osagai horietako bat. Artikulugileak, ikasleek 3. mailan egiten dituzten idazlanen kalitateaz kezkaturik, gaia aztertu eta ondorioztatu du koherentzia-falta pisuzko arrazoia dela idazlanen maila nahi bezain asebetegarria ez izatean. Gauzak horrela, koherentziari erreparatzeko gomendioa biziki egiten
du, produktuaz ez ezik prozesuaz ere arretatzeko aldarri eginez. Artikulugilearen proposamena da idazten duenak aurretiazko eskemak prestatzen, ideiak hurrenkeratzen, hierarkizatzen eta elkarri eutsiarazten ere jakin behar duela taxuzko idazlana osatuko badu. Langintza horretarako hainbat jardunbide proposatuko ditu. Merezi du kontuan hartzea.
Kausazko perpausen inguruko bi arazo
- Argitalpenak
- Sortua: 2011(e)ko irailak 4
- Bisitak: 959
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hiru alderdi nagusi bereizten ditugu hizkuntzen irakaskuntzan: zer irakatsi, nori irakatsi eta nola irakatsi. Lehenengoa dugu orain jorragai: hizkuntza bera alegia.
Hizkuntzaren zuzentasuna funtsezkoa da komunikatzeko gaitasunean. Egokitasuna, koherentzia, kohesioa eta aberastasunaz gain zuzentasuna ere aintzat hartzekoa da erabat. Artikulugileak gaiari erreparatu eta “Kausazko perpausen inguruko bi arazo” artikulua idatzi du, hainbat erabilera oker bertan bistaratuz eta, aldi berean konponbideak eskainiz.



