Irakasbil
Argitalpenak
Hizpide 79
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 79
Hizpide 79 zenbakiaren aurkezpena
- Argitalpenak
- Sortua: 22 April 2012
- Bisitak: 569
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizpide 79 zenbakiaren aurkezpena
A1 mailaren inguruan
- Argitalpenak
- Sortua: 3 September 2012
- Bisitak: 770
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
A1, A2, B1, B2, C1, C2. Horra hor, gaur egun, hizkuntz irakaskuntzari dagokionez, ongi ezagututako sailkapena Europako Erreferent zia Markoan eskainia. Helduen euskalduntze-alfabetatzean ere orpoz orpo jarraiki zaie Europar erakundeek, hizkuntzen alorrean, plazaratutako idazki eta argitalpenei. Artikulu honetan, egilea, Europako Erreferentzia Markoa ondo gogoan, alderaketa-lan mardula eskaintzera dator. Horretarako, lau dokumentu oinarrizko jo ditu begiz erkaketa egiteko: 1) John Trim-ek paratu eta EALTAren WEBgunean eskuragai dagoena; 2) Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizialetarako Oinarrizko eta Maila Ertaineko curriculak ezartzen dituen 31/2007ko Ebazpena, ekainaren 14koa; 3) Cervantes Institutuaren “Plan Curricular del Instituto Cervantes”, eta 4) Generalitat de Catalunya-ko, Direcció General de Política Lingüística-k osatutako “Programa de Llengua Catalana, Nivell inicial”.
Aldeak alde, lau proposamenak komunikazio beharretatik abiatzen dira, ez hizkuntzaren egituratik. Eta, hala berean, proposamenen egileok biziki azpimarratzen dute tokian tokiko inguruneak aintzat hartzeko beharra xede-hizkunt za irakastean. Artikulugileak xeheki eskainiko du zer-nolako horien guztien berri.
Antsietatea H2 ikastean: gaiari berriz helduz
- Argitalpenak
- Sortua: 24 August 2012
- Bisitak: 824
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Asko eta asko dira H2 ikastean eta erabiltzean herstura nozitzen dutenak. Ikasle horiek diotenez, deseroso eta ezinegonak jota sentitzen dira H2n adierazi nahiko luketen guztia ezin esan dezaketenean, edota jatorrizko hiztunei zer dioten aise eta erraz ezin uler diezaieketenean. Halaber, ikas--prozesuan ere urduri ikusi ohi dituzte beren buruak ikasgelan, ebaluazio--probetan, edota irakasleak zerbait galdetu eta xede-hizkuntzan erantzun behar izaten diotenean… H2 ikasi eta erabiltzean herstura jasatea gertaera arrunta da. Eta traba egiten dio ikasleari bere lorpen-emaitzak eskastuz. Artikulu honetan, gaia berriz mahaigaineratuz herstura edo antsietatearen zer-nolakoei begiratuko diegu: zerk sortzen duen, zein egoeratan eta saihesteko zer egin genezakeen aztertuz. Halaber, gure ingurunean, helduen euskalduntze-alfabetatzean burututako bi ikerketaren emaitzak ere
Ikaslearen autonomia H2ren ikasgelan. Gogoetarako jarrera eta giro afektiboa, ikaste ekologiko-eraldatzailearen ardatzak
- Argitalpenak
- Sortua: 25 August 2012
- Bisitak: 707
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu hau hitzaldi baten aldaera idatzia da. Hitzaldi haren izenburua: “Ikaslearen indarra H2ko ikasgelan” eta “Giro afektiboa eta motibazioa: H2 arrakastaz ikasteko eta irakasteko oinarri eta estrategiak” izeneko uda-ikastaroan eskaini zen.
Ikastaro hori HABEk antolatu zuen Donostiako egoitzan 2011ko uztailean. Jatorriak berak ezartzen ditu artikulu honen mugak eta norainokoak eta zabalik gelditzen da, beraz, hor landutako gaiak hurrengo argitalpenetan gehiago sakontzeko aukera.