Argitalpenak
Hizpide 48
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 48
Hizpide 48 alearen azalpena
- Argitalpenak
- Sortua: 18 December 2001
- Bisitak: 364
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizpide 48 alearen azalpena
Simulazio orokorra (eta II): leihatilaz leihatila proiektua. Hizketa formalaren lanketa goi-mailan,
- Didakteka
- Sortua: 27 September 2001
- Bisitak: 384
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
LEGAZPI 6 euskaltegian sortu dugun ataza-sare hau 3A mailako ikasleekin erabiltzeko pentsatua dago. Trebetasun guztiak modu koherentean uztartzen ditu eta simulazio orokorraz baliatzen da –ETXALDETARRAK proiektua bezalaxe–, baina kasu honetan hiztunek testuinguru formaletara egokitzeko behar dituzten baliabideak lantzen dira.
Eduki bidezko bigarren hizkuntzen irakaskuntza: materialen garapenerako markoa
- Didakteka
- Sortua: 27 September 2001
- Bisitak: 442
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan labur azalduko dugu bigarren hizkuntzen irakaskuntzarako materialak prestatzeko marko bat. “Ezagutza kurrikularren Ikasketa Integratua eta Hizkuntza Atzerritarra” (EIIHA) izeneko ikasbideetan dago oinarritua. Eta ez dago eragozpenik beste edozein testuingurutara ere eramateko, adibidez, bigarren hizkuntzen ikaskuntzara, hizkuntz ukipen--egoeran.
Artikulu honetan labur-labur azalduko ditugu ikasbide horien oinarri teorikoak eta postulatuak, eta baita Atazatan Oinarritutako Irakaskuntzarekin, AOIrekin, duten erlazioa ere. Hori egin ondoren, adibide bat aurkeztuko dugu esandako guztiaren argigarri.
Zenbait sekretu hizkuntzen irakaskuntza arrakastatsurako
- Didakteka
- Sortua: 29 September 2001
- Bisitak: 415
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulugileak, ingelesa irakastean duen esperientzia luzea baliatuta, hamar aholku prestatu ditu hizkuntz irakaslearentzat baliagarri.
Emozioak sentitzen ditut, beraz… ikasten al dut?
- Didakteka
- Sortua: 29 September 2001
- Bisitak: 398
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Literatur testuak lantzen: trebetasunen integraziorako aukera bat (eta II)
- Didakteka
- Sortua: 29 September 2001
- Bisitak: 670
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aurreko artikuluan irakurmenaren gaineko kontu orokorrez jardun genuen. Irakurtzean sortzen diren harremanak aztertu nahi izan genituen eta hainbat prozedura ere erakusgai azaldu. Bigarren honetan, berriz, izenburuari hobeto dagozkion azalpenak izango ditugu hizpide.
Batetik, literaturak euskalduntze eta alfabetatzean izan dezakeen leku garrantzitsuaz arituko gara. Bestetik, berriz, literaturaren lanketa artikulatzeko moduez jardungo dugu, trebetasunen integrazioaz alegia. Eta amaitzeko, jorratutako predikuari oso lotuta ikusten dugun hipertestuaren ideia ere izango dugu aztergai.
Deklinabideko leku-denbora kasuak (I)
- Didakteka
- Sortua: 29 September 2001
- Bisitak: 485
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu sorta honen bidez egileak erakutsi gura du nagusiki deklinabideko
leku-denbora kasuetan (-n, -ra, -tik, -ko...) erabiliz gero determinatzailetzat
zenbatzaile zehaztugabeak (anitz, hainbat, zenbat...) eta zehaztuak (zenbakiak), edozein motatako sintagmak deklina daitezkeela mugagabean [Hainbat/Lau (ordu/etxe/gradu)TAN] eta mugatu singularrean [Hainbat/Lau (ordu/etxe/gradu)AN].
Proposamen hau egiten du mendebalderako (Bizkaia-Gipuzkoa-Araba), baita Nafarroa Garairako ere, nahiz eta azken honetan ez zehaztu eremua. Baina lehenengo artikulu honetan ez da murgiltzen aipaturiko ikerketan, ezpada aztertzen du zelako bilakaera izan duten deklinabidearen erabil-erregelek eurok proposatu zituztenetik lehenengoz Txillardegik eta Villasantek (proposamen bertsuak biak) gaur arte, baina deklinabidearen azterketa mugaturik dagoela leku-denbora kasuetara.
Ahozko hizkuntza: ebaluaziorako proposamenak*
- Didakteka
- Sortua: 29 September 2001
- Bisitak: 378
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulugileek sekuentzia didaktiko bat aurkeztu eta xehe-xehe jorratzen
dute. Haien ustez, gaitasun komunikatiboaren osagai guztiak aintzat hartzen
dira sekuentzia horretan. Halaber, mintzamena atalez atal lantzeko
nahiz ebaluatzeko aukera gehiago sortzen da, ahozkoan hain bat-batekoak
diren prozesuak apur bat mantsotu eta agerian jartzen baitira.