Hizpide 59

Argitaratua: Tuesday, 16 August 2005, 8:30 AM
Hizpide 59 azalpena

Hizpide 59 azalpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 16 August 2005
  • Bisitak: 361
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 59 azalpena

hizpide 49

Erlatibo aukerak euskaraz. Ikasi eta irakatsi

  • Didakteka
  • Sortua: 12 May 2005
  • Bisitak: 336
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lan honetan, bi esparru nagusi jorratuko ditugu. 1. atalean, izen ardatzaren ezkerreko erlatibo arrunt kanonikoak aipatzeaz gain, zabal arituko gara izen ardatzaren eskuin (ere) hedatzen diren erlatibo jokatuez. Eta 2. atalean bereziki aipatuko ditugu euskaraz erlatibatzen zail edo bitxi gertatzen diren egiturak (gizona, zeinaren etxea …, gizona zeinarekin …, gizona zeinarengan… itxurakoak), eta euskaldunok eguneroko hizkeran halakoak arruntago emateko erabili ahal eta ohi ditugun moduez zeinismoaz beste (bereziki izenordain erresuntiboen 1 erabilera). Atal nagusi hauezaz gain, 3. atalean aipatuko ditugu aditz jokatugabe bidezko erlatiboak (izen ardatzaren ezker eta eskuin). 4.a eskainiko diegu ageriko izen ardatzik gabeko erlatibo libreei. Eta 5.ean aipatuko ditugu izenen mendeko diren beste era bateko esaldi izenlagunak.

Lan honek dibulgaziokoa eta didaktikoa nahi luke izan izenen esaldi laguntzaile mota “guztion” inguruan, eztabaida eta frogaketa sakonegietan sartu gabe. Baina jakin bedi honen oinarrian badela ikerketa lan burutsuagorik. Batez ere, De Rijk eta Oihartzabalenak, Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen 1999ko Perpaus erlatiboak (EGLU-V deituko duguna), Alberdi, Garcia eta Ugartebururenak, eta Hidalgorenak (2002a, 2002b, 2003, 2004a, 2004b).

hizpide 59

Weblog-ak: euskararen ikas-irakaskuntzarako tresna berriak

  • Didakteka
  • Sortua: 12 May 2005
  • Bisitak: 261
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan ezagutarazi nahi ditugu azken urte hauetan hain entzute handia hartu duten argitalpen elektronikoak. Weblog hitzaz izendatzen ditugu Interneten argitaratzen diren bitakora edo eguneroko birtual hauek. Nork berea idazteko izaten dira eta era guztietako gaiak hartzen dituzte beren baitan. Egunero 35.000 berri argitaratzen dira. Kopuru horrek fenomeno hau hartzen ari den hedapenaren neurria ematen digu eta, luze gabe, ezinbesteko lekua izango du euskararen ikas-irakaskuntzan ere, gure ohiko baliabideen artean. Artikulu honetan gaia zertan den azalduko dugu eta ideia batzuk emango Weblog-ekin lanean hasteko; baina, argi ibil gaitezen!, “blogosfera” aurrera doa-eta hau idazten ari garen bitartean ere.

hizpide 59

Ikas-estrategiak: gaiari berriro helduz

  • Didakteka
  • Sortua: 12 May 2005
  • Bisitak: 268
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zer egiten du ikasleak H2 era eraginkorrean ikasteko?, zein eta zenbat jardueraz baliatzen da? Zer-nolako lotura dute jarduera horiek ikaslearen baitako nahiz inguruneko beste aldagaiekin? Ba al dago jarduera horiek aurrera egin ezinean dabilen hizkuntz ikasleari irakasterik? Eta, ikas-estrategia guztiak dira beti mesedegarri ikasle guztientzat? Horra hor, labur, ikas-estrategiak gaiaren nondik norako nagusiak. Horiexek eta gairekin lotura duten beste zenbait gai ere jorratuko ditugu artikuluan.

hizpide 59

Forman oinarritzea: sortzen ari den mitoa?*

  • Didakteka
  • Sortua: 12 May 2005
  • Bisitak: 691
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honen gaia da hizkuntz irakaskuntzan sortzen ari den mitoa, Long-en (1988) “forman oinarritzea” abiaburu harturik. Long-en planteamenduaren arabera, jarduera komunikatiboan, “forman” oinarrituta irakasten da ongien. Eta horrela irakastea justifikatzen da komunikazioan arazoak daudenean soilik. Planteamendu horretan ere ez da begi onez ikusten aldiko hizkuntz forma bat jorratzen duen irakaskuntza "formETAN oinarritutakoa" ere deitua.

Artikuluaren arabera, “forman” oinarrituta irakastea estrategiarik eraginkorrena dela aldarrikatzea teorikoki dago soilik motibatuta. Baina aldarria ez da sinestekoa dauzkagun froga enpirikoei erreparatuz gero. Eta, baieztapen hori frogatzeko, “forman” oinarritutako irakaskuntza aldezteko maiz aipatutako ikerketei begiratu, eta, bistaratu egiten da ustez “forman” oinarritzeak “formetan” oinarritzea dakarrela. Gainera, alderaketa-ikerketak baliatuta, agerian jartzen da “formETAN” oinarritzea bestelako aukerak bezain eraginkorra dela edo eraginkorragoa. Artikulua mitoak ez sortzeko iradokizun batzuekin amaitzen da.