Hizpide 58

Argitaratua: Thursday, 16 December 2004, 9:10 AM
Hizpide 58 alearen azalpena

Hizpide 58 alearen azalpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 16 December 2004
  • Bisitak: 761
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 58 alearen azalpena

Gela irekia

Nolako irakaslea zara? Egin zeure profila!

  • Didakteka
  • Sortua: 16 April 2005
  • Bisitak: 775
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan, irakurleak, metodologia bat bainoago, gaiari hurbiltzeko saio txiki bat aurkituko du, irakaskuntza ebaluatzeko iturri desberdinetatik informazioa biltzen duen artikulu bat, alegia. Ahalegin bat besterik ez, irakaslea bere jardueraz kontzienteagoa izateko eta bere burua garatzeko lan-ildo berriak aurkitzeko.

Gloria Sanchez

Etsipena eta ikasteko ezintasuna

  • Didakteka
  • Sortua: 13 May 2005
  • Bisitak: 864
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Nahi izatea ahal izatea dela esaten du herriak. Hori egia bada ere, askotan nahi bai, baina, ez dakigu nola. Ikasteko gaitasun nahikoa eduki eta, hala ere, ikasteko gai sentitzen ez den pertsona baten aurrean baldin bagaude, aztertu egin behar dugu zein den gogorik eza horren iturria. Amore eman duen ikaslea gehiago ikasteko prest ez dagoen ikaslea da. Une horretara ailegatuta, gustura hartuko lukete pertsona horiek atsedena, baina, inguruko errealitateak eraginda harrapatuta daude gehienetan eta ezin diote euskara ikasteari utzi. Ondorioz behartuta aurkitzen ditugu, gure geletan, etsita eta motibazioa erabat galduta, ikasi ezinik. Blokeo afektiboa handiegia da gogorik eza beren kabuz gainditu ahal izateko. Eta hor daude gure aurrean beraien motibazio-falta guretzako erronka bihurtuta.

Tutoretzaren garrantzia ikaskuntza birtualean

  • Didakteka
  • Sortua: 13 May 2005
  • Bisitak: 970
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Gero eta hedatuagoa da “on line” ikastea. Internet abian jarri zenetik makina bat ikastaro egiten dira han eta hemen baliabide hori lagun, eta, euskalduntze-alfabetatzea ere ez da ahalegin horietatik kanpo gelditu. Ezaguna da, jadanik, HABEn, euskara-irakasleen prestakuntzarako erabiltzen den euskarri telematikoa. Modu birtualean ikasteak ezaugarri propioak ditu. Horiexek dute mintzagai hemen artikulugileek, teknologia guztien gainetik, gizakiak duen garrantziari merezi duen arreta eskainiz.

Euskara euskaldunen atzetik: Argentinan euskaraz-etik Euskara munduan-era (eta II}

  • Didakteka
  • Sortua: 13 May 2005
  • Bisitak: 964
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gero eta gehiago dira Euskal Herritik kanpo bizi eta euskara ikasten ari direnak. Horietako askok eta askok arbaso euskaldunak dituzte, beste zenbaitek ez, ordea. Argentinan, Txilen, Mexikon, Australian... ari dira ikasten euskal etxeetan nahiz unibertsitateetan. Ez da erraza hizkuntza ikastea batere edo oso gune murritzetan baizik erabiltzen ez den lurraldeetan. Alabaina, adore handiz eta kementsu dihardute. Une honetan ea bi mila ikasle dira HABErekin era bateko zein besteko lotura duten erakundeetan ikasten ari direnak. Eta gora doa kopuru hori. Artikulu hau ikasie horiei jarraipena gertutik egiten ari zaien teknikariaren eskutik datorkigu. Aukera ezin hobea, beraz, zertan eta nola ari diren jakiteko.

Iñaki Murua

Txata, ziberespazioan lagunak egitea baino gehiago: esperientzia bat irakasleekin HABEnet campusean

  • Didakteka
  • Sortua: 13 May 2005
  • Bisitak: 1855
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Interneten bitartez denbora errealean erabiltzaile birekin edo gehiagorekin mezuak trukatzeko aukera ematen dien sistema dugu txat-a. Gizartean zabaldurik dagoen ustea gaindituta, denbora pasatzeko modua baino gehiago ere bada. Horren lekuko dugu 2004ko udaberrian Bizkaiko euskaltegietako irakasle batzuekin buruturiko esperientzia. Lan hori egin zen Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluan ezarritako mailak egiaztatzeko deialdian aztertzaile izango zirenen akreditazio-prozesuaren baitan.

Hiztegia komunikazio-atazen bitartez ikasteko aukerak

  • Didakteka
  • Sortua: 13 May 2005
  • Bisitak: 814
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Atazatan oinarritutako ikaskuntzaren planteamenduan, ikasleek askotan “bide batez” aurkitzen dute hiztegi berria komunikazio-helburuak lortu nahian. Lan honek argudiatuko duenez, aurkitze horiek ikasleen mesederako izan daitezke. Irakasleek, hitz zailak kendu ordez, hainbat eta hainbat aukera kontuan hartu beharko lituzkete ikasleek hitz berriak aurki ditzaten, atazetan oinarritutako elkarreraginean. Artikuluan hainbat ikasgelatako datuak aztertu dira, non ikasleek hiztegirik edo irakaslearen laguntzarik gabe, hitz berriak erabili behar zituzten, atazak egin ahalean. Emaitzek iradoki egiten dute hitz berriak adostetik zetorren hizkuntz erabilera aberatsaz gain, hitz horien adiera ere gorde egiten zutela ikasleek ataza egin ondorengo egunetan. Artikuluak, ondorio gisa, hiztegiaren ikaskuntza sendotzeko ataza osteko aukera batzuk eskaintzen ditu.

H58

Atazetan oinarritutako irakaskuntza

  • Didakteka
  • Sortua: 13 May 2005
  • Bisitak: 878
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Artikulu hau lau atal nagusitan banatuta dago. Lehenik, atazetan oinarritutako irakaskuntzaren azpiatala aurkeztu eta testuinguruan kokatzen da. Zirriborratu egiten da nola sortu zen hizkuntz irakaskuntza komunikatiboan eta H2 eskurapenaren alorrean. Eta atazaren nozioa definitzen da hizkuntz ikaskuntzan. Aztertzen dira laburki, halaber, atazen erabileran interesatuta dauden taldeak (batzuetan elkarren aurkako ikuspegiak dituztenak). Bigarren atalak atazen ikerketari heltzen dio, eragina izan duen hainbat ikuspegitatik (interakzionala, kognitiboa). Hirugarren atalean aztertzen da nola neurtu den atazen inguruko performantzia: erabilitako hizkuntzaren konplexutasuna, zuzentasuna eta jariotasuna. Halaber, elkarreragina neurtzeko planteamenduei buruzko azterketa dago. Laugarren atalean atazen erabileraren dimentsio pedagogikoa esploratzen da. Artikuluari amaiera emateko, azken urteotan egindako atazen hainbat kritika jasotzen da.