Tutoretzaren garrantzia ikaskuntza birtualean

Argitaratua: ostirala, 2005(e)ko maiatzaren 13(e)an, 11:55(e)tan
bestelakoak

Gero eta hedatuagoa da “on line” ikastea. Internet abian jarri zenetik makina bat ikastaro egiten dira han eta hemen baliabide hori lagun, eta, euskalduntze-alfabetatzea ere ez da ahalegin horietatik kanpo gelditu. Ezaguna da, jadanik, HABEn, euskara-irakasleen prestakuntzarako erabiltzen den euskarri telematikoa. Modu birtualean ikasteak ezaugarri propioak ditu. Horiexek dute mintzagai hemen artikulugileek, teknologia guztien gainetik, gizakiak duen garrantziari merezi duen arreta eskainiz.