Hizpide 50

Argitaratua: Sunday, 18 August 2002, 10:40 AM
Hizpide 50 alearen azalpena

Hizpide 50 alearen azalpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 18 August 2002
  • Bisitak: 678
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 50 alearen azalpena

Ikasgela irekia

AOI Hernaniko Udal Euskaltegiaren aukera

  • Didakteka
  • Sortua: 20 May 2002
  • Bisitak: 858
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Badira zazpi urte Hernaniko Udal Euskaltegian Atazatan Oinarritutako Ikaskuntzaren bidea lardaskatzen hasi ginenetik. 95ean hasi ginen HEOKaren esperimentazioarekin eta hiru urte bete genituen saio-euskaltegi gisa. Esperimentazioari ekin eta berehala egin genuen topo AOIrekin. Ez zen halabehar hutsa izango. Izan ere, 80. hamarkadaren bukaeran hasita eta 90eko hamarkadaren hasieran Planteamendu Komunikatiboaren barruan ere, ikerketen azken ekarpenak aintzat harturik, haize berriak nabari ziren. Artikulu honetan, euskaltegian egin dugun bidearen berri emango dugu eta, hari beretik, gaur egun geure jarduna zertan den azalduko.

Bestelako lankidetzak

Testu-antolatzaileak

  • Didakteka
  • Sortua: 11 August 2002
  • Bisitak: 1065
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zenbait euskaltegitan, Jean Paul Bronckart gidari hartuta ari gara kurrikulua garatzen. Hain zuzen, bere Activité langagière, textes et discours liburua (1996) abiapuntu dugula dihardugu, banan-banan, ekintza komunikatibo jakinen isla diren testuak aztertzen; eta, azterketa horien eskutik, Euskaltegietako Kurrikulu Proiektu bakoitzaren lau osagaiak zehazten, hornitzen eta xehatzen: helburu didaktikoak, edukiak, metodologia eta ebaluazio-irizpideak.

Aipatutako liburuan, hiru maila bereizten ditu Bronckartek testuaren eraketan; eta maila bakoitzean, zenbait elementu atzematen; guztira, zortzi: 1) plan orokorra, 2) diskurtso-tipoak, 3) testu-motak (sekuentziak), 4) konexioa: testu-antolatzaileak, 5) izen-kohesioa, 6) aditz-kohesioa, 7) ahots enuntziatzaileak eta 8) modalizazioa. Beraz, testu-antolatzaileak lantzen ditu laugarrenik: konexioa gauzatzen duten baliabideak. Lan honetan ere, testu-antolatzaileak ditugu gai; baina euskal testu- antolatzaileak, eta kurrikulu-garapenaren baitan.

Bestelako lankidetzak

Azalpenezko testuaren kohesioa: testuinguratze kontzeptuala eta didaktikarako zenbait zertzelada

  • Didakteka
  • Sortua: 12 August 2002
  • Bisitak: 869
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntzaren didaktikan ikasleek testuak idaztean egiten dituzten saioetatik (egokiak, ez hain egokiak edo erabat desegokiak direla ere) abiatu behar du irakasleak aprendizaian harago joateko. Horretarako, ezinbestekoa da irakatsi nahi den objektua ezagutzea: izaera, funtzioak, funtzionamendua testu-mota ezberdinetan... Horiez gain, oso lagungarri zaio irakasleari ezagutzea objektu horrekin ikasleek ohi dituzten arazorik nagusienak. Artikulu honetan, euskarazko azalpenezko testuaren kohesioaz arituko gara, jakinik, ezaugarri testual horrek berebiziko garrantzia duela testua ulertzekoan eta ekoiztekoan.

Honako ataletan banatu da: testuinguratzea, kohesioaren definizioa eta funtzioak, testuen azterketarako metodologia (corpusa eta anafora-

-motak), kohesioa testu-mota ezberdinetan, kohesioa euskarazko azalpenezko testuetan, eta, didaktikari begira zenbait zertzelada.

Bestelako lankidetzak

Helduentzako Galeseraren Irakaskuntza Galesen: argibide batzuk

  • Didakteka
  • Sortua: 12 August 2002
  • Bisitak: 707
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan argibide batzuk emango ditugu helduentzako galeseraren irakaskuntza kalitatezkoa Galesen garatzeko daukagun azpiegitura lokalaz. Gainera, Gales osoaren mailan Helduentzako Galeseraren arloa garatzen joateko daukagun egitura nazionalaren berri emango dugu. Bestetik, abian jartzekotan diren galesera-azterketa eredu berriak deskribatuko ditugu xehetasunez. Azterketa ereduok Europako Kontseiluak hizkuntz azterketetarako ematen dituen irizpideen arabera diseinatzen ari gara.

Bestelako lankidetzak

Teknologia berriak eta irakasleen formazioa

  • Didakteka
  • Sortua: 16 August 2002
  • Bisitak: 843
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

XXI. mendean gaude eta XX. mendeko azken hamarkadotan komunikabideek aurrerapauso handia eman bazuten ere, azken urteotan arlo horren hobekuntza etengabeak erraldoi baten pausoa eman duela esan genezake. Gainera, komunikazioen arloan aldaketak bata bestearen segidan gertatzen ari dira eta bai bilatzaileak, bai euskarri informatikoak, baita softwareak ere gero eta berriagoak dira. Artikulu honetan, teknologia berriek irakasleen formazioari zer eman diezaioketen aztertuko dugu. Halaber, euskarri telematiko baten erabileran 24 euskara-irakasle trebatu ondorengo balorazioak ere bilduko ditugu lantxo honetara.

Hizpide 50

Ikasleen parte-hartzea hizkuntz eskolan: zer dugu hori eta nola lortzen da?

  • Didakteka
  • Sortua: 16 August 2002
  • Bisitak: 666
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulugileak hizkuntza ikasgelan era esanguratsuan erabiltzeak duen balioa nabarmentzen du, mezuren bat igortzeko edota jasotzeko erabiltzen denean jabetzen baita ikaslea xede-hizkuntzaz ongien. Hizkuntza testuinguru esanguratsuan ikastea azpimarratzearekin batera lau oinarri bereizten ditu: 1) ulermena; 2) motibazioa; 3) memoria; eta 4) ekoizpena. Lau oinarri horiek elkarri eusten diote ikas-prozesuan.

Beste iturrietatik

Umorearen rola ikastaldearen garapenean eta kohesioan

  • Didakteka
  • Sortua: 16 August 2002
  • Bisitak: 867
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honen gaia umorea da, eta ikastaldearen garapenean eta kohesioan duen egitekoa. Artikuluak bi urratseko azterlan kualitatibo baten aurkikuntza batzuk aurkezten ditu; azterlan horrek 1) ingeleseko 28 irakasle esperientziadunen sinesteak aztertu zituen, eta 2) hizkuntza eta kultura desberdinetako ikasle helduen zortzi ikastalderen bilakaera sozialaren berri eman zuen. Azterlanaren lehen urratsean garatutako ikastalde kohesioaren marko teorikoa bigarren urratseko datu-bilketa, analisia eta interpretazioa gidatzeko erabili zen. Azterlanean bistaratu zenez, irakasleek balio handia ematen zioten umoreari, eta hainbat modutan erabiltzen zuten ikasgeletako kohesioa bultzatzeko.

Irakasleek talde-kohesioa balioesten zuten, horrek irakastea eta ikastea errazten dituelako ustetan. Ikastalde osoaren barrea talde-kohesioa ebaluatzeko modu informaltzat erabiltzen zuten. Haien ikuspegitik, barre egiten zuten taldeek aise lortzen zuten kohesio handia. Eta barre gutxi egiten zutenak, berriz, atzean geratzen ziren talde-kohesioari dagokionez.