Umorearen rola ikastaldearen garapenean eta kohesioan

Argitaratua: Friday, 16 August 2002, 9:30 AM
Beste iturrietatik

Artikulu honen gaia umorea da, eta ikastaldearen garapenean eta kohesioan duen egitekoa. Artikuluak bi urratseko azterlan kualitatibo baten aurkikuntza batzuk aurkezten ditu azterlan horrek:1) ingeleseko 28 irakasle esperientziadunen sinesteak aztertu zituen, eta 2) hizkuntza eta kultura desberdinetako ikasle helduen zortzi ikastalderen bilakaera sozialaren berri eman zuen. 

Azterlanaren lehen urratsean garatutako ikastalde kohesioaren marko teorikoa bigarren urratseko datu-bilketa, analisia eta interpretazioa gidatzeko erabili zen. Azterlanean bistaratu zenez, irakasleek balio handia ematen zioten umoreari, eta hainbat modutan erabiltzen zuten ikasgeletako kohesioa bultzatzeko. Irakasleek talde-kohesioa balioesten zuten, horrek irakastea eta ikastea errazten dituelako ustetan. Ikastalde osoaren barrea talde-kohesioa ebaluatzeko modu informaltzat erabiltzen zuten. Haien ikuspegitik, barre egiten zuten taldeek aise lortzen zuten kohesio handia. Eta barre gutxi egiten zutenak, berriz, atzean geratzen ziren talde-kohesioari dagokionez.

Beste eduki interesgarriak

Smiley Pixabay

Umorea hizkuntzen eskolan

Umorea aipatu egiten da Europako Erreferentzi Marko Bateratuan eta Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean. Hizpide aldizkarian ere argitaratu zen artikuluren bat edo beste horren inguruan. Baina badu tokirik eskolan?