Argitalpenak
Hizpide 51
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 51
Hizpide 51 alearen azalpena
- Argitalpenak
- Sortua: 16 December 2002
- Bisitak: 726
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizpide 51 alearen azalpena
Hainbat urte geroago kurrikulu berriaren aplikazioari buruzko zenbait hausnarketa apal
- Didakteka
- Sortua: 19 May 2002
- Bisitak: 719
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hiru artikulu mamitsu eman zituen argitara orain dela bost urte aldizkari honen 39., 40. eta 41. zenbakietan Joxe Belmonte euskara-irakasleak. Kurrikulua berria zen gai nagusia. Oraingoan, bost urte horien joanean bildutako esperientzia eta eskarmentua lagun, lehengo esanak eta oraingo eginak elkarren ondoan jarri eta beste hainbat gogoeta eskaintzera datorkigu.
"HITZONTZI" udalekuak
- Didakteka
- Sortua: 19 May 2002
- Bisitak: 739
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, 1995etik 2001era, 11-15 urte bitarteko gazteentzat antolatutako udalekuei buruzko hainbat jakingarri azalduko ditugu: zergatik antolatu genuen egitasmo hau, norentzat egina zegoen, nola egiten genuen eta, azkenik, zer ondorio atera genituen.
Testu-antolatzaileen erabilera estrategikoa
- Didakteka
- Sortua: 19 May 2002
- Bisitak: 885
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aurreko alean, HIZPIDE 50.ean, argitaratu genuen “Testu-antolatzaileak” artikulua, Euskaltegiko Kurrikulu Proiektua (EKP) garatzeko lagungarri izan daitekeelakoan, Jean Paul Bronckarten Activité langagière, textes et discours lanaren harian. Artikulu haren osagarria da hau, eta haren eranskina. Hark testu-antolatzaileen eremua argitzea izan zuen xede. Oraingo honetan, beraien erabilera estrategikoa aztertzen da, “Jainko txikia” artikuluaren egokitzapena adibide-iturri eta langai hartuta.
Euskara euskaldunen atzetik (I)
- Didakteka
- Sortua: 19 May 2002
- Bisitak: 843
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
“Zoazen lekura zoazela ere harri koskor bati ostikada bat ematen badiozu euskaldun bat aterako zaizu”. Horra hor askotan entzun dugun esaldia. Eta horrela esanda gehiegizkoa badirudi ere ez dago egiatik hain urruti. Izan ere, lurralde askotan aurki dezakegu euskaldun jendea. Bestela, ez dago mundu osoko euskal etxeen kokapenari begiratu besterik: Hego Ameriketan, Ipar Ameriketan, Europan eta Australian.
Euskara ikasten eta erabiltzen Argentinan
- Didakteka
- Sortua: 19 May 2002
- Bisitak: 800
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Utz ditzagun unetxo batez, teoriak, eskurapen-ereduak, aldagaiak, juntagailuak, atazak eta kurrikuluak. Ahantz ditzagun apur batean, planak, estrategiak, softwareak eta corpusak. Euskara biziberritu nahi dugunon ikuspegitik, tresna kamutsak dira horiek guztiak, hutsaren hurrengoak, barnean taupadaka ari den bihotza eduki ezean. Victoria Famin euskara irakasle argentinarra euskara nola ikasi zuen kontatzera datorkigu. Esandakoak beren horretan daude denon gogoetagai.
H2 ikasteko gaitasuna: gaia zertan den
- Didakteka
- Sortua: 19 May 2002
- Bisitak: 728
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Askotan, herri xehearen ahotik hitzetik hortzera entzuten da sendiak hizkuntzak ikasteko duen "erraztasuna" apartekoa dela; edo urliaren abildadea hizkuntzetarako hutsaren hurrengoa dela. Zer da, ordea, hizkuntzak ikasteko "dohain" edo erraztasun hori? Ba al dago jakiterik norbait H2 ikasten hasi baino lehen zenbaterainoko arrakasta –edo porrota– izango duen? Eta, ildo beretik, ba al dago modurik H2 ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak hasiera-hasieratik aurkitzeko eta, gabezia horiek gogoan, ikasle bakoitzak egokiena duen ikasbidea zein den jakiteko ere? Horra hor artikulu honetan jorratuko dugun gaiaren nondik norakoa
Hitz egiten irakasten
- Didakteka
- Sortua: 19 May 2002
- Bisitak: 748
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, mintzamenaren irakaskuntzaren hiru dimentsio aztertuko ditu Anne Burns-ek: lehenik, forma/funtzioa (eta zuzentasuna/jarioa) dikotomia ardatz dituzten arazo metodologikoak baita irakaslearen eta ikaslearen elkarreragin-roletarako dituzten inplikazioak ere; bigarren, egungo irakas-materialen nolakotasuna eta edukia, ahozko elkarreraginaren isla diren heinean. Eta hirugarren, Australiako testuinguruan, ikasgelan oinarritutako ikerketa eta azterlan etnografikoak baliatuta, mintzamena ikuspegi sozial eta analitiko batetik irakasteak dituen inplikazioak.