Testu-antolatzaileen erabilera estrategikoa

Argitaratua: Sunday, 19 May 2002, 1:35 PM
hzipide 51

Aurreko alean, HIZPIDE 50.ean, argitaratu genuen “Testu-antolatzaileak” artikulua, Euskaltegiko Kurrikulu Proiektua (EKP) garatzeko lagungarri izan daitekeelakoan, Jean Paul Bronckarten Activité langagière, textes et discours lanaren harian. Artikulu haren osagarria da hau, eta haren eranskina. Hark testu-antolatzaileen eremua argitzea izan zuen xede. Oraingo honetan, beraien erabilera estrategikoa aztertzen da, “Jainko txikia” artikuluaren egokitzapena adibide-iturri eta langai hartuta.

Beste eduki interesgarriak

Bestelako lankidetzak

Testu-antolatzaileak

Zenbait euskaltegitan, Jean Paul Bronckart gidari hartuta ari gara kurrikulua garatzen. Hain zuzen, bere Activité langagière, textes et discours liburua (1996) abiapuntu dugula dihardugu, banan-banan, ekintza komunikatibo jakinen isla diren testuak aztertzen; eta, azterketa horien eskutik, Euskaltegietako Kurrikulu Proiektu bakoitzaren lau osagaiak zehazten, hornitzen eta xehatzen: helburu didaktikoak, edukiak, metodologia eta ebaluazio-irizpideak. Aipatutako liburuan, hiru maila bereizten ditu Bronckartek testuaren eraketan; eta maila bakoitzean, zenbait elementu atzematen; guztira, zortzi: 1) plan orokorra, 2) diskurtso-tipoak, 3) testu-motak (sekuentziak), 4) konexioa: testu-antolatzaileak, 5) izen-kohesioa, 6) aditz-kohesioa, 7) ahots enuntziatzaileak eta 8) modalizazioa. Beraz, testu-antolatzaileak lantzen ditu laugarrenik: konexioa gauzatzen duten baliabideak. Lan honetan ere, testu-antolatzaileak ditugu gai; baina euskal testu- antolatzaileak, eta kurrikulu-garapenaren baitan.