Irakasbil
Argitalpenak
Hizpide 45
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 45
Hizpide 45 alearen azalpena
- Argitalpenak
- Created: 18 April 2000
- Visits: 607
- Comments: 0
- Favorites: 0
Hizpide 45 alearen azalpena
Erakunde pribatuetako euskara-planak: datozen hamar urteetarako markoa
- Didakteka
- Created: 16 April 2000
- Visits: 722
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ukaezina da arlo sozio-ekonomikoak ezein lurraldetan duen pisua eta garrantzia. Eta gurean, hizkuntza-normalkuntzaren prozesuari dagokionez, alor horixe izango da, aurki, hezkuntzaren, komunikabideen eta administrazioaren ondotik azken hamar urteotan gehien landu direnetako bat. Horrek guztiak pausoak arretaz eta tentuz egitera garamatza. Hona hemen, bada, ibilbide hori ahalik eta arrakastatsuen urratzeko asmoz, hainbat gogoeta eta proposamen, erakunde pribatuetako euskara-planak direla medio datorren hamarkadari begira.
Euskalduntzea Ertzaintzan: oraina eta geroa
- Didakteka
- Created: 16 April 2000
- Visits: 575
- Comments: 0
- Favorites: 0
Artikuluaren izenburuak berak dioskunez, Ertzaintzaren euskalduntze-prozesua du artikulugileak hizpide: aurrekariak, lehenbiziko ekimenak, Herrizaingo Saileko Euskararen Normalizaziorako Batzordea (ENBA), Ertzaintzako Hizkuntz Normalizaziorako Batzorde Teknikoa, gaurko egoera, geroa... dira besteak beste artikuluan barrena jorratutako gaiak. Eta horiekin batera, euskalduntzean egindako ibilbidearen berri jakineraziko diguten zenbakiei begiratzeko aukera ere izango dugu, hainbat taula eta grafiko lagun.
IKERLANeko erabilera-plana eta euskalduntze-alfabetatzeak (eta II)
- Didakteka
- Created: 16 April 2000
- Visits: 982
- Comments: 0
- Favorites: 0
Hona hemen “IKERLANeko erabilera-planak eta euskalduntze-alfabetatzeak” artikuluaren bigarren zatia. Lehenengoa aldizkari honen 44. alean eman genuen argitara. Euskalduntzea jorratu zuten bertan artikulugileek. Oraingo zatian, berriz, alfabetatzea eta baita ebaluazioaren nondik-norako guztiak ere dituzte aztergai. Zati honetan lehenengoaren hurrenkerari berari jarraituko diogu, haren jarraipena baita hau. Beraz, 6. puntuan hasiko gara.
“Hobe esan” ala “hobeto esan”?
- Didakteka
- Created: 16 April 2000
- Visits: 809
- Comments: 0
- Favorites: 0
Bada osagai biko lokailu bat, era batean baino gehiagotan erabiltzen dena hondar urteotan: hobe esan, hobe esanda, hobeto esan, hobeto esateko... Ageri denez, osagai batean zein bestean ez dago batasunik. Hori dela-eta, artikulu honetan egileak erakutsi gura du lokailuak zelako forma(k) izan beharko l(it)u(z)keen, eta beharraren ondoriotzat agertzen du lokailua, formaz, “hobeto esateko” eta “hobeki errateko” dela (Trena seietan helduko da, “hobeto esateko”, seiak laurden gutxiagotan). Horrela dela frogatzeko, batetik, arrazoi gramatikalak erabiltzen ditu; eta, bestetik, idazleen adibideak ematen, klasikoetatik hasi eta gaur artekoak, salbu euskara batukoak.
Ikasmaterialak eta autonomia
- Didakteka
- Created: 16 April 2000
- Visits: 722
- Comments: 0
- Favorites: 0
Erabiltzen ari dira jadanik hainbat eta hainbat ikastalde, curriculum berria dela bide, “Barrene” eta “Barrenet” izeneko ikasmateriala. Artikulugileak ikasmaterial horiek gibelean dituzten oinarri teorikoak bistaratuko ditu, autonomiari eta baita ikas estrategiei ere erreparatuz. Aztergai izango du, era berean, ikasgelan izan duen eskarmentuaz baliaturik, ikasleek material horri zein etekin ateratzen ahal dioten.
Kulturaren kontzientzia hiztegia ikasteko bide
- Didakteka
- Created: 16 April 2000
- Visits: 570
- Comments: 0
- Favorites: 0
Gauza jakina da hizkuntza bat ez dela komunikazio-tresna huts-hutsa. Autore askok eta askok aitortzen dute osagai kultural edota soziokultural bat baduela hizkuntzak bere baitan. Artikulugilearen iritziz, hizkuntza arrotzaren ikasleak hizkuntza ez ezik horrekin bat eginik dagoen kultura ere aurrean du. Eta kultura hori bereganatzeko bide bat hiztegia izan daiteke. Hitzen adiera konnotatiboei erreparatuz, hau da, hitzok zein egoeratan, nola, norekin eta zertarako erabiltzen diren ikasiz, kultura ere eskuratuko du ikasleak.
Forman oinarritutako ikaskuntza eta bigarren hizkuntzaren eskurapena: ikasgelako eta laborategiko ikerketen azterketa bat*
- Didakteka
- Created: 16 April 2000
- Visits: 566
- Comments: 0
- Favorites: 0
Artikulu honetan aztertuko dugu zelako ikerlanak egin diren forman oinarritutako ikaskuntzak bigarren hizkuntzaren eskurapenean (BHE) dauzkan eraginez. Ikerketa horien artean, alde batetik, ikasgelan egindako lan deskribatzaile/interpretatzaile quasi-esperimentalak ditugu, eta, bestetik, laborategian burututako ikerketa esperimentalak. Azterlanon testuingurua, bestalde, “prozesu/emaitza” ereduaren araberako ikasgelako ikerketa izan da (Rosenshine eta Furst, 1973). Tradizio honen jatorria lehen hizkuntzaren irakaskuntzan dago, baina nahiko eragin handia izan du ikasgelan egindako BHEren ikerketetan ere.
Eredu horretan ikerketa-prozesua ziklo moduan ikusten da, eta behaketa, korrelazio eta esperimentazio-elementuek pisu berbera daukate ikerketa bideratu eta ikergaiak zehazterakoan. Artikulu honetan lan esperimental eta quasi-esperimentalei begiratuko zaie bereziki, baina azterlan deskribatzaileak ere hartuko dira aintzat.







