Erakunde pribatuetako euskara-planak: datozen hamar urteetarako markoa

Argitaratua: igandea, 2000(e)ko apirilaren 16(e)an, 10:50(e)tan
Bestelako lankidetzak

Ukaezina da arlo sozio-ekonomikoak ezein lurraldetan duen pisua eta garrantzia. Eta gurean, hizkuntza-normalkuntzaren prozesuari dagokionez, alor horixe izango da, aurki, hezkuntzaren, komunikabideen eta administrazioaren ondotik azken hamar urteotan gehien landu direnetako bat. Horrek guztiak pausoak arretaz eta tentuz egitera garamatza. Hona hemen, bada, ibilbide hori ahalik eta arrakastatsuen urratzeko asmoz, hainbat gogoeta eta proposamen, erakunde pribatuetako euskara-planak direla medio datorren hamarkadari begira.

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Profesionalen euskalduntze eta alfabetatzea

H46 - Euskara-planak enpresetan

Arantxa Aurrekoetxeak hitzaldi bat eman zuen 2000n HABEk EHUrekin batera antolatutako Udako Ikastaroen barruan, "Euskara-planak enpresetan" izenburupean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.