Hizpide 54

Argitaratua: Tuesday, 16 December 2003, 11:20 AM
Hizpide 54 alearen azalpena

Hizpide 54 alearen azalpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 16 December 2003
  • Bisitak: 387
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 54 alearen azalpena

hizpide 54

Ikasleen erroreen aurrean gure jokabideak

  • Didakteka
  • Sortua: 18 May 2003
  • Bisitak: 446
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Berezko parte dira erroreak hizkuntzaren ikas-prozesuan. Eta adostasun handia dago hizkuntz irakaskuntzaren alorrean H2 hitz egiten, batez ere, hitz eginez ikasten dela aitortzean. Beste horrenbeste esan genezake idazten ikasteari dagokionez ere. Artikulugileak euskaltegiko ikasleen ekoizpen-erroreei nola egiten dieten aurre azalduko du. Bi ataletan banatu du artikulua: idatzizkoaren zuzenketa eta ahozkoaren zuzenketa. Eta bietan emango digu euskaltegian erabiltzen dituzten zuzentzeko teknika eta jokabideen berri.

hizpide 54

Nobela baten lanketaren historia

  • Didakteka
  • Sortua: 18 May 2003
  • Bisitak: 447
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Norbaiti irudituko zaio, agian, xede-hizkuntzan idatzitako literatur lanak: eleberriak, entseguak... xede-hizkuntza hori ikasi eta gero irakurtzeko direla. Hala ere, laguntza handikoak izan daitezke ikas-prozesuan bertan ere. Artikulugileak, ikasleen mesedetan literatur lanari etekinik handiena ateratzeko asmoz, hainbat jardun prestatu eta ikasgelan burutu ditu: eleberria aukeratu ikasleen maila kontuan harturik, idazlea ezagutarazi, testuak lantzeko ariketak sortu... Erabilitako eleberria Unai Elorriagaren “SPrako tranbia” da. Eta esperientzia horrexen berri emango du artikulu honetan.

hizpide 54

Ezagutzeko eta ikasteko estiloak: gaia zertan den

  • Didakteka
  • Sortua: 18 May 2003
  • Bisitak: 395
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ez dugu denok berdin ikasten. Eta inguruneari ere ez diogu denok modu berean begiratzen ez antzematen. Batzuek esaten dute gauzak “entzun” egiten dituztela. Beste batzuek “ikusi” eta beste zenbaitek, berriz, “sumatu” egiten dituzte. Hizkuntzak ikastean ere nork bere estiloa du.

Ezagutzeko estiloek eta ikasteko estiloek ikas-prozesuari eragiten diote. Eta ezin esan daiteke estilo bat bestea baino okerragoa denik baldin eta norbaiti helmugara iristeko balio badio. Lorpen-emaitzarik handienak zein estilok dakartzan jakiteko saioek ez dute erantzun garbirik eskaintzen. Hala ere, ezagutzeko estiloak eta ikasteko estiloak, ikasgelan kontuan hartzeko aldagaiak dira askoren ustez.

hizpide 54

Hizkuntzak ikasteari buruzko usteak: gaia zertan den

  • Didakteka
  • Sortua: 18 May 2003
  • Bisitak: 439
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan, “usteak” izeneko aldagaia aztertuko dugu. Denok ditugu hainbat uste hizkuntzak ikasteari nahiz irakasteari buruz: haurtzaroan ikasten ez bada ez dago H2 ikasterik; gramatika garai zaharretako kontua baino ez da; izaera isilekoei gehiago kostatzen zaie ikastea; irakasle hobea da xede-hizkuntzaren jatorrizko hiztuna H2 gisa ikasi duena baino, etab.

Uste horiek ez dute norberaren esperientzietan beti oinarrituta egon beharrik. Eta askotan ustelak ere izan litezke. Bidezkoa da pentsatzea ikasleek beren usteen arabera jardungo dutela hizkuntza ikastean, hau da, usteak nolakoak ikas-estrategiak halakoak izango direla. Ikasleen usteak bezain garrantzizkoak dira irakasleenak ere. Eta badu, era berean, bere garrantzia ikasleen eta irakasleen usteak bat etortzeak. Alor honetan ari diren ikertzaileen galderak dira, besteak beste, usteak zein diren, oinarria non duten baita ikas-prozesuari eta lorpenari berari ere nola eragiten dioten.

hizpide 54 euskararen kutxa

Galdegai-lekua testu hastapenetan (i)

  • Didakteka
  • Sortua: 18 May 2003
  • Bisitak: 837
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Zein esaldi da ulergarriagoa? “Nik goizean euskaraz ez dakien Arranondoko 25 urteko neska bat ezagutu dut” edo “Nik goizean ezagutu dut euskaraz ez dakien Arranondoko 25 urteko neska bat”. Jorratua dugu lehen ere galdegaiaren auzia aldizkari honetan.

Artikulugileak dioskunez, inoizkorik indarrenean dago Altuberen legea, galdegaiari buruzkoa. Bi euskal idazle punta-puntakoren lanak aztergai hartu eta ekin dio lege hori zenbateraino betetzen den aztertzeari. Urruzuno eta Duvoisin dira aukeratu dituen idazleak. Lehenengoari dagokionez, hiru lan aztertu ditu: Ipuinak, Ur-zale baten ipuiak, eta, Sasiletrau baten ziria. Bigarrenari dagokionez, berriz, lan bakarra: Baigorriko zazpi liliak.

hizpide 54

Bizkaiera euskaltegian

  • Didakteka
  • Sortua: 18 May 2003
  • Bisitak: 528
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetara H2ren ikas-prozesuaren gaineko zenbait hausnarketa bildu ditugu, irakurriko duenak ere hausnarketa egin eta, hizkuntzen irakaskuntzaren inguruan bueltaka, batetik bestera, gabiltzanon zereginen zerrenda osatu eta txukundu dezan. Horren ostean, gehien eta baita gutxien zabalduriko hizkuntzen didaktikaren ezaugarriez ere jardungo dugu, bizkaiera bera ohiko irakaskuntzan nola txertatu eta, bide batez, gure egunerokotasunean modu naturalean zelan isla daitekeen asmatzeko.

hizpide 54

Ikaslearen garapena hizkuntzaren ikaskuntzan

  • Didakteka
  • Sortua: 18 May 2003
  • Bisitak: 396
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ikaslearengan ardaztutako irakastearen nozioa sortu zen aitortzetik atzerriko edo bigarren hizkuntzan ikasleak ezberdinak direla, zeren bistakoa baita ikasle guztiak ezberdinak direla, bai beste hizkuntza bat ikasteko arrazoietan, bai ikasteko eran, bai ikasteko gaitasunean.

Artikulu honetan, “ikaslearen garapena” jorratuko dugu. “Ikaslearen garapena” da AH/H2ren irakaskuntzan gertatu eta ikaslearengan ardaztu den berrikuntza bat, ikasleen arteko aldeei hizkuntza ikasteko gaitasuna handituz erantzun nahi diena. Lehenik, ikuspegi orokor bat ematen da ikaslearengan ardazturiko hizkuntz irakaskuntza definitzen duten kontzeptuen eta praktiken gainekoa. Gero, sorrerako ideiak, ikaslearen garapeneko lehen praktikak bultzatuak, deskribatzen dira, eta, orobat, ideia horiek munduko toki askotako hizkuntz programetan gauzatzeak ekarri zituen aldaketak. Hurrena, ikaslearen garapenean erabilitako teoriak eta praktikak ebaluatzen dira, BHEren alorreko teoria hautatu batzuen ikuspegitik. Ondorioan, iradokizunak eskaintzen dira etorkizuneko urratsetarako.