Hizpide 86

Argitaratua: Thursday, 24 September 2015, 9:14 AM
Hizpide 86 alearen aurkezpena

Hizpide 86 zenbakiaren aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 22 August 2015
  • Bisitak: 1005
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 86 zenbakiaren aurkezpena

Luis Mari Txabarri

Gaitasuna helburu denean

  • Argitalpenak
  • Sortua: 22 August 2015
  • Bisitak: 1172
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Azken urteotan, “gaitasun” kontzeptuak pentsaezinezko bidea ireki du curriculumetan, eta, zer esanik ez, taxonomia, programazio eta ebaluazio prozesuetan. Horrela, gero eta eremu zabalagoa hartu du gaitasunen inguruko diskurtsoak hezkuntza formaleko eremu eta mailetan, hasi Derrigorrezko Lehen Hezkuntzan eta amaitu Unibertsitatean, eta, ia-ia, ikuspegi nagusi bilakatu da gaur egun.

Karmelo Ayesta

Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntz bidaia

  • Argitalpenak
  • Sortua: 24 September 2015
  • Bisitak: 1502
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Behin batean, euskaldun izatea erabaki nuen. Urte asko joan dira harrezkero, eta bidean izugarri ikusi eta ikasi dut. Ez da lan erraza erabakiak gauzatzea; gehienetan, erronka polita dago esatearen eta izatearen artean. Aditu batzuen laguntzari esker eta eskarmentuz ikasitakoari esker, hobeto ulertzen dut orain nola egin daitekeen bide hori, nola hurbil gaitezkeen izan nahi dugun horretara.

Uzta eguraldiak mugatzen duelakoan, aitzurrari eragiten ahantz daiteke. Egun, batzuek erakundeen esku utzi nahi dute euskararen erabilera zabaltzeko erantzukizuna, ardura eta ahalmena; haien ustean, euskararen hedapena aginte-erakundeen eta aditu/aritu-taldeen ardura da.

Hector Rios

Podcast bidez prosumirtuatu ELE eskolan. Kontsumitzaile pasibo izatetik eduki-prosumitzaile izatera

  • Argitalpenak
  • Sortua: 24 September 2015
  • Bisitak: 3168
  • Iruzkinak: 2
  • Gogokoak: 1

Azken urte hauetan, aipatzen da oso garrantzitsua dela ekintzara bideratutako ikuspegia lantzea, zertarako-eta garatzeko bai ikasleen autonomia, baita Life Long Learning kontzeptua edo bizitza osorako ikaskuntza ere. Ikasgelaren barruan eta kanpoan ikuspegi hori erabiliz lan egiten badugu eta ikuspegi hori web-tresnak baliatuz ezarriz gero, komunikazio- gaitasun digitala ahalbidetuko duten ikaskuntza-estrategiak sustatu eta ikasle autonomoen eta prosumirtutzaileen (kontsumitu + produzitu + elkarri eragin) kontzeptua garatu ahal izango dugu, atzerriko hizkuntzen ikaskuntzan. Artikulu honetan, Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Gisa proiektu digitalen bidez (gure kasuan, podcast-en bidez) ikasteko prozesuen aldeko arrazoiak eman nahi dira.

Lankidetzak eta talde-lanak garrantzi handia dute prestakuntza-prozesuetan. Horregatik, web 3.0 tresnek ahalbidetu eta areagotu egiten dute talde bateko partaide izatearen sentsazioa, eta, horrenbestez, komunikatzeko gaitasuna aro digitalean.

Ekintzara bideratutako ikuspegia ikasgelara eramateak eta planteamendu hori zeregin digital bidez osatzeak ikuspegi zehatzagoa eman diezaguke irakasleon eta ikasleon prestakuntza-prozesuetan esku hartzen duten gaitasunez, jarrerez, prozesuez, trebetasunez eta jakintzez.

gela irekia

IKTen bidezko komunikazio sinkronoa euskara-ikasleekin

  • Argitalpenak
  • Sortua: 24 September 2015
  • Bisitak: 1032
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Bideokonferentzia bidez ematen ditugun saioak, WebEx Meetings1 erabiliz esaterako, edo Skype2 baliatuta, urrun, lanpetuta edo haien ordutegia antolatzeko arazoak dituzten ikasleen egoera konpontzeko bidea baino gehiago dira. Irakasleen gaitasun digitalei esker, eskolak emateko modua gaur egunera molda dezakegu, ahaztu gabe aurrez aurreko eskolen osagarri izan daitezkeela.

Artikulu honetan, eskola hauen ezaugarrien, ohiko arazoen, eta irakasleen zereginen eta rolaren azterketa egin ez ezik, geure eskarmentuaren araberako zenbait ondorio ere azalduko ditugu.

Eskarne Lopetegi

Bagoaz!, A1 eta A2 mailetarako ikasmaterialak IKASBIL atarian

  • Argitalpenak
  • Sortua: 24 September 2015
  • Bisitak: 1609
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

BAGOAZ! A1 eta A2 mailetan ahozkoaren ulermena eta mintzamena lantzeko ikasmateriala da, eta oinarrian propio sortu den ikus-entzunezko edukia du. Egitasmo hau, beraz, osagarriak diren bi esparrutan garatu da: mailako hizkuntza ikus-entzunezko euskarrian ekoitzi eta argitaratzea, batetik, eta, bestetik, ikus-entzunezko eduki hori oinarri hartuta entzumena edo ahozkoaren ulermena lantzeko ikasmateriala diseinatu, sortu eta argitaratzea. Lerro hauen bidez, ikasmaterial hauen helburu eta ekoizpen-irizpide nagusiak zein diren zehaztuko dugu, bai inputarenak, bai ustiapen didaktikoarenak.