Hizkuntza arrotzen ikaskuntzarako helburuak II. Mailak

Argitaratua: Tuesday, 12 September 1989, 12:00 PM
Itzulpen Saila 22

Liburuki hau hizkuntza arrotzen ikaskuntzaren helburuei buruzko azterIan baten bigarren partea da. Lehen partea, Hizkuntza arrotzen ikaskuntzarako helburuak, I liburukia: Nondik-norakoak, Europako Kontseiluak argitaratu zuen jatorriz Strasbourg-en l 986an. Lehen partean hizkuntza arrotzen ikaskuntzarako helburuen izaeraz aritu ginen batez ere, eta helburu hauen eta hezkuntz orokorraren xedeen arteko erlazioez. 1975ean The Threshold Level-en lehen agerpenaren ondotik izandako aurrerapenetan oin hartuz, hizkuntzak ikasteko helburuak zehaztuko zituen eredu global bat eraikitzeko saioa egin genuen, komunikazio-gaitasunaren osagai nagusi guztiak hartzeko aski zabal izango zena. Liburuki honetan hizkuntza arrotzen ikaskuntzaren helburuak erarik praktikoenean bereizteko moduak aztertzen ditugu, beraiek azaltzen dituzten komunikazio-gaitasunaren maila desberdinen ikuspegitik, eta azken kapituluan helburu-mota desberdinen artean maila-baliokidetasunak ezartzeko ahalbideez aritzen gara laburki, xede-talde desberdinentzako helburuen artean, esate baterako.

Lehen liburukia bezala, hau ere Europako Kontseiluko Kultur Lankidetzarako Kontseiluaren 12. egitasmoaren emaitzaren parte bat da, «Modern languages - Iearning and teaching modern languages for communication» delakoarena alegia.

HABEren katalogoan