Hizkuntz ikasleen erroreak

Argitaratua: Monday, 25 December 1989, 1:20 PM
Itzulpen Saila 24

Zergatik dira erroreak hizkuntz irakasle eta ikasleen hain eguneroko kontua? Erroreak arreta faltaz egiten dira, ala ba al da besterik horretan? Tinta gorriz betetako orrialdeek bihozgabetu egiten dute ariketan orduak eta orduak eman dituen ikaslea, eta lan gehiago esan nahi dute irakaslearentzat. Lagundu ahal die edo lagundu behar al lieke irakasleak ikasleei errore gutxiago egiten? Hauek dira liburu honetan jorratzen diren zenbait galdera. Esan dezadan ez naizela kanpai joka hasiko guztien erantzunak aurkitu ditudala eta, baina espero dut liburu honek argiagotuko duela erroreak hizkuntz ikaskuntzan duen rola, eta erroreekin aritzeko moduaz iradokizunak eskainiko dituela.

Baliteke errore guztiak saihesteko bide errazik ez izatea, baina ez dut uste kontua hau denik. Garrantzi handiagoa du honako honetaz ohartzeak, alegia, erroreak egitea ikasketaren parte beharrezkoa eta baliagarria izan daitekeela. Espero dut liburu honek ikasleen erroreekiko jarrera aldatzen eta era positiboagoz ikusten lagunduko diela hizkuntz irakasleei, irakaslearen nahiz ikaslearen errorearen agerbide gisa ikusi gabe.

Liburu honek jakinaren gainean jarriko du irakurlea gaur egun hizkuntz ikaskuntzan egiten diren erroreei buruz dagoen pentsaeraz. Hasi eta buka irakurria izateko dago pentsatua, bertara kontsultatzera jotzeko baino. Kapitulu bakoitzaren amaieran laburpenak eskaintzen dira eta termino linguistikoak 101. orrialdeko Hiztegian azaltzen dira.

HABEren liburutegian