Irakasbil
Albisteak
Albisteak
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Cassany-ren "Sustraietatik zerura" liburua osorik Irakasbilen
- Didakteka
- Created: 10 August 2018
- Visits: 2654
- Comments: 0
- Favorites: 1
Oso-osorik igo da Irakasbil webgunera Daniel Cassany-ren "Sustraietatik zerura" liburua, paperezko argitalpena aspalditik agorturik baitago.
Lourdes Elosegi zendu da
- Didakteka
- Created: 19 July 2018
- Visits: 1617
- Comments: 1
- Favorites: 1
Irundarra. Salamankako unibertsitatean Filosofian eta Hezkuntza zientzietan lizentziaduna, Irun-Hondarribiko Txingudi Ikastolan hasi zen irakasle-lanetan 1978an. Bi ikasturte oso bertan eman ondoren, HABEk Hondarribian zuen barnetegira bildu zen 1981ean. Handik bi urtera, 1983an, Donostiara pasa, eta HABEren Euskalduntze atalean arituko da 2010 arte teknikari lanetan. Ordutik hona, aurten jubilatu arte, Curriculum ataleko burua izan da.
Zuzendaritza- eta Azterketa-batzordekide urte askotan, hainbat ikastaro bideratu izan ditu eta zenbait artikulu idatzi. Aipagarria, HABEk argitaratutako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumetan, 2000koan eta 2015ekoan, egindako lan berezia. Goian bego.
Felipe Zayas zendu da
- Didakteka
- Created: 16 April 2018
- Visits: 1688
- Comments: 0
- Favorites: 1
Felipe Zayas hil dela jakin dugu. Ibilbide luzea egin du literatura eta hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparruko aditu honek; HABEk antolatutako ikastaroetan irakasle ere izan zen genuen behin baino gehiagotan.
XXXVII. Uda Ikastaroak Miramarren. EHU
- Didakteka
- Created: 12 April 2018
- Visits: 886
- Comments: 0
- Favorites: 0
Euskal Herriko Unibertsitateak urtero bideratzen dituen Uda Ikastaroetan matrikulatzeko epea irekita dago. Kontuan izan matrikula-tarifa murriztua izango dela maiatzaren 31ra arte. Ekitaldi eta ikastaroei buruzko informazio zabala www.uik.eus webgunean duzu.
"Visualiza pensamientos e ideas" deritzon NOOC-a
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 23 February 2018
- Visits: 1088
- Comments: 0
- Favorites: 0
"Visualiza pensamientos e ideas" da Espainiako Gobernuaren menpeko INTEF institutuak (Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado) antolatu duen jende askorentzako ikastaro ireki labur baten izenburua (NOOC-a, alegia).
Otsailaren 27tik martxoaren 11ra iraungo du, eta 180 minutukoa da ordu-karga estimatua
Baliabide berriak euskararen erabilera sustatzeko
- Didakteka
- Created: 9 February 2018
- Visits: 1554
- Comments: 0
- Favorites: 0
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 13 baliabide aurkeztu ditu euskararen erabilera sustatzeko, batez ere lexikoaren eta terminologiaren ikuspuntutik.
Helduen euskalduntzean bi ikertzaile gaitzeko beka-deialdia
- Didakteka
- Created: 25 January 2018
- Visits: 885
- Comments: 0
- Favorites: 0
Urtarrilaren 29an bukatuko da HABEk deitutako bi ikertzaile gaitzeko beka-deialdirako eskariak aurkezteko epea.
Izan ere, ikerketa-eremu berriak zabaldu eta landu nahi ditu HABEk helduen euskalduntzearen curriculumgintzan zein ebaluazio-egiaztatzegintzan. Horretarako, ikertzaileen gaikuntzarako bi bekatarako deialdia egitea erabaki du.
Komunikazio-antsietatea euskara bigarren hizkuntza dutenengan
- Didakteka
- Created: 18 January 2018
- Visits: 1538
- Comments: 0
- Favorites: 1
Jasone Cenoz eta Alaitz Santosek idatzitako "Komunikazio-antsietatea euskara bigarren hizkuntza dutenengan" artikulua argitaratu dute Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren 124. zenbakian (2017ko uztaila-abendua). Artikulu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan H1 gaztelania duten hiztunen euskararekiko komunikazio-antsietateari buruzko ikerketa bat aurkezten da.







