Udazkena, izen bat baino gehiago

Udazkena, izen bat baino gehiago

de Iñaki Villoslada Fdez. -
Número de respuestas: 1

Bihar, irailak 23, hasiko da udazkena, eta hemendik aurrera egunak laburtzen joango dira negura bitartean. Urte-sasoi honen izenak izenak euskaraz oso interesgarriak dira, batez ere hitzen atzean dauden ikuspegiak erakusten dituztelako. Efemeredideen artean, gainera, Zeinu Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da irailaren 23an.

Udazkena, izen bat baino gehiago

Udazkena esaten dugu gehienek, baina euskararen herri-hizkeretan urtaro horrek izen eta aldaera desberdinak jasotzen ditu.

Euskararen Herri Hizkeren Atlaseko (EHHA) 279. mapak erakusten duenez, besteak beste, honako forma hauek jaso dira, haien ahoskera barne:

Udazken, udegoien, udondo,·udatzen · urriaro ·urriero · urrieta · larrazken (Zuberoan [lar̄ásken], Nafarroan [lar̄askén]), otoño (Lekeition)

Baina hitz horiek ez dira aldaera hutsak. Udazkena nola ulertzen den ere erakusten dute.

UDA + AZKEN/ONDO
Udaren azkena: udazken, udaizken, udatzen, udondo …

UDA + GOIEN

 Udaren gorengo unearekin lotutako ikuspegia, muturrarekin: udagoien, udeguen.

URRI
Urritzearen garaiarekin lotutako izenak: urri, urriaro, urrieta, agor.

NEGUA
Neguarekin zerikusia dutenak: neguri, neguaurre

IHARTZEA
Landarediaren lehortzearekin lotutakoak: larrazken, ihartze.

Beraz, udazkenak ez du izen bakarra euskaraz: herri-hizkerek sasoi bera modu desberdinetan ikusi eta izendatu dute. Batzuentzat udaren amaiera da; besteentzat, neguaren hasiera; beste batzuentzat, berriz, urriaren edo naturaren ihartzearen garaia.

Horixe da hizkeren aberastasuna: hitz bakoitzak mundu-ikuskera txiki bat gordetzen du.

Iturria: Euskaltzaindia, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA), 279. mapa: Udazkena.

Proposamen didaktikoa:

Bibliografia

Diéguez Barahona, K. Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa. EUSKERA Ikerketa Aldizkaria. 2024, 69, 2. 93-122 DOI:https://doi.org/10.59866/eia.v69i2.287

En respuesta a Iñaki Villoslada Fdez.

Er: Udazkena, izen bat baino gehiago

de Iñaki Murua -

Gaiaren inguruko bideo bat argitaratu dute EITBkoek Instagramen. Udazkenaz mintzatu da Andoni Aizpuru, eta, gainera, pare bat galdera egin ditu: ea zein hitz erabiltzen dugun euskalkian "udazkena" esateko eta eta nola esaten diogun hostoari lurrrera erortzen denean.

Erreferentzia

Eguraldia_eitb (2026, irailaren 22a). Gure basoetan barrena, udazken astronomikoaren atarian. Gauerdian iritsiko da urtaro aldaketa #EuskalHerria-ra. Egunak laburtzen joango dira urte bukaera iritsi bitartean [Bideoa]. Instagram. https://www.instagram.com/reel/Ddl8A8TjLlA/?stkn=am1rYXEyYWd5aDdl