Desgaitasunez eta H2aren ikas-irakaskuntzaz artikulu berriak

Desgaitasunez eta H2aren ikas-irakaskuntzaz artikulu berriak

Iñaki Murua -
Erantzun kopurua: 0

Studies in Second Language Acquisition aldizkariak desgaitasuna eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntza jorratzen dituen zenbaki berezia argitaratu du: Disability and Second Language Learning.   

Editorialean azaltzen duten bezala, zenbaki berezi honek badu hasierako premisa bat: irakaskuntza eta ikerketaren inguruko diskurtso akademikoak desgaitasuna duten ikasleak ere kontuan hartu behar dituelal. Asmo horri erantzuteko zenbait artikulu bildu dituzte, beti ere desgaitasunaren eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzaren arteko loturari ikusgaitasuna emateko, ahalik eta ikuspegi inklusibo eta anitzena bermatuz. 

Hona hemen zenbakiaren aurkibidea: 

Editoriala 

Ikerketak

Berrikuspen sistematikoa 

Iruzkin kritikoa

Metodoen foroa

Aipatzekoa da artikulugileen artean Judit Kormos dagoela, Itzulpen Saila bildumako "Ikaskuntza-desberdintasun espezifikoak dituzten ikasleei hizkuntzak irakastea" liburuaren autoreetako bat.