Zuri guziak ez dira irinak

Er: Zuri guziak ez dira irinak

par Ainara Maya Urroz,
Nombre de réponses : 0
Testuak oso ongi azaltzen du koloreek hizkuntzan duten balio sinbolikoa eta kulturala. Ideia nagusia da koloreak ez direla deskribapen bisual hutsak: hizkuntza bakoitzean emozioak, egoerak eta balio sozialak adierazteko erabiltzen dira. Euskaraz, adibidez, 'beltza', 'zuria' eta 'gorria' oso errotuta daude esamoldeetan eta eguneroko hizkeran:
  • negu gorri
  • kale gorri
  • gorriak ikusi
  • egun beltz
  • aho-zuri
Esapide horiek askotan esanahi figuratua dute, eta kultura baten pentsatzeko modua erakusten dute.

Gainera, testuak azaltzen du hizkuntza bakoitzak koloreei esanahi desberdinak ematen dizkiela. Adibidez, ingelesez 'blue' tristeziarekin lotzen da, baina alemanez urdinak mozkor egotea adieraz dezake; eta euskaraz 'urdin' zuri moduko bat erran nahi du, garai batean edo antzinako euskaran 'urdin' ez zelako 'azula' (ile urdina, gazta urdina edo urdindua...). Horrek erakusten du koloreen esanahia ez dela unibertsala, kulturaren eta hizkuntzaren araberakoa baizik.

Euskaltzaindiaren gomendio linguistikoa aipatzen da, bestalde:
  • egokiak dira “kolore gorri” edo “kolore gorriko” bezalako egiturak,
  • baina ez *gorri kolore.

Salbuespen batzuk ere badaude:
  • zeru-kolore
  • gaztaina-kolore
  • arrosa-kolore
  • kolore arrosa

Bidenabar erran behar dut klaserako proposatutako jarduera ere interesgarria dela, ikasleek beren hizkuntzetako kolore-esamoldeak partekatuz hizkuntzen eta kulturen arteko konparazioa egiteko aukera ematen duelako.