Ebaluazio-profesionalen beharrei erantzuteko ikastaroak ere antolatzen ditu ALTE erakundeak, Gehienak online izaten dira, nahiz eta aurrez aurrekorik eratzen duten, normalean biltzarretako egunak baliatuta. Prestakuntza-jarduera horietan parte hartzeko ez da beharrezkoa erakundea ALTEko kidea izatea. Webgunean jasota daukate 2025eko plangintza eta 2026rako aurreikuspena.
Abuztuaren 29an izango da ALTEk antolatutako hurrengo ikastaroa: Introduction to Key Concepts in Language Testing. Izena emateko: https://www.alte.org/event-6119219/Registration.
