Didaktika-foroa

Ikaskuntza "relevante":

Ikaskuntza "relevante":

by marga ibáñez -
Number of replies: 6

Ikaskuntza esanguratsuaren ordez, "relevante" adigaia proposatzen dute batzuek. Zelan eman daiteke euskaraz?

In reply to marga ibáñez

Er: Ikaskuntza "relevante":

by Iñaki Murua -
Testuinguru zabalagoa azal dezakezu, Marga? (erreferentziaren bat, aipuren bat...)
Aprendizaje significativoren ordez, relevante erabiltzea, alegia?

In reply to Iñaki Murua

Er: Ikaskuntza "relevante":

by marga ibáñez -
Bai,  batez ere, Jane Arnoldek eta Jose Manuel Foncubiertak erabiltzen dute; horiek  eragile afektiboen inguruan ikertu dute. Hona artikulu bat, ez da eurena baina ildo horretatik doa.
Esker mila!


In reply to marga ibáñez

Er: Ikaskuntza "relevante":

by Iñaki Murua -
Marga, estekak ez nau toki egokira eraman :(
Erreferentzia eman ahal diguzu?

Bestalde, Manuel Fernández Navasen blog.-sarrera hau aurkitu dut: "Aprendizaje relevante". Bide beretik doa?

In reply to Iñaki Murua

Er: Ikaskuntza "relevante":

by marga ibáñez -

Bai.... horixe da... euskaraz?

In reply to marga ibáñez

Er: Ikaskuntza "relevante":

by Iñaki Murua -

Aupa Marga!
Ez dakit erantzun erraza duen esaten duzunak.
Argi dago "aprendizaje significativo" horren itzulpen gisa "ikaskuntza esanguratsua"  hedatu dela; halaxe dago jasota, esaterako, Euskalterm-en.

Hortik aurrera, ikusi beharko da, besteak beste, "relevante" oraindik ez dagoelako horren zabaldua literaturan beste esanahiarekin, artikuluetan eta bestelako testuetan agertzen hasi arren, emandako erreferentzietan ikusi ahal izan dugun legez.

Euskaraz, proposamenen bat egin liteke; hasierako mezuan zeuk aipatutakoak esaterako.  Edonola ere,  eskarmentuak dioskunez, proposamenak proposamen, hezkuntzaren arloko erabilerak erakutsiko digu bidea.