Entzun, ikasi eta gozatu: 'Adi eta ari' podcasta

Entzun, ikasi eta gozatu: 'Adi eta ari' podcasta

by Ainara Maya Urroz -
Number of replies: 0

Adi eta Ari podcasta euskaltegietako ikasleentzako tresna baliagarria izan daiteke. Naiz Irratiaren arabera, podcast honetan modu arin eta entretenigarrian lantzen dituzte B2 mailako edukiak, egunero 6 minutuko atalen bidez.

Beraz, podcasta euskara-klaseetan zein klasetik kanpo baliatzeko aproposa izan liteke. Bertan, elkarrizketak, narrazioak eta euskal kulturaren inguruko eztabaidak aurki daitezke, baita hizkuntz kontuak argitzeko azalpen laburrak ere. 

Esate baterako, Goiatz Labandibar idazlearen azken eleberria aztertzen den saioan, ikasleek, literatura ardatz hartuta, entzumen-gaitasuna eta ahozko ulermena lantzeko aukera dute. Halaber, hizkuntza-esamoldeak argitzeko, saioaren bukaeran azken laburpen bat ere eskaintzen dute, gainera; hona dakargun adibidean, ez aurrera ez atzera esamoldea nola erabili behar den azaltzen dute: 




Gehiago jakiteko, entzun eta irakurri hemen:

Edo, A. eta Arriola, N. (esatariak). (2025eko martxoaren 18a). Atzera eta aurrera, eremu semantikoa. [Audio-podcasta]. Adi eta Ari. https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20250318/adi-eta-ari-goiatz-labandibar-idazlearen-eleberria