Diseño y validación de exámenes de dominio de lengua liburua, Joaquín M. Cruz Traperok idatzia, hizkuntza-gaitasuna ebaluatzeko proben diseinu eta balioespenari buruzko gida osoa eskaintzen du, eta eta lau atalez osatua dago:
- Hizkuntza: hizkuntzaren definizioa eta azterketa historikoa egiten du egileak hastapeneko atal honetan. Hizkuntza nola aztertu den historian zehar, eta hizkuntzaren ebaluaziorako azken urteotako aurrerapen teknologikoak (adimen artifiziala, esaterako) ere bai.
- Neurketa: hizkuntza-gaitasuna ebaluatzeko proben diseinurako tresnak aztertzen ditu egileak, baita azterketak fidagarriagoak eta justuagoak egiteko baliabideak eta teknikak ere (adib., psikometria).
- Azterketak: hauxe da liburuaren atalik zabalena, eta hizkuntza-gaitasuna ebaluatzeko proba-eredu praktiko batzuk ematen ditu, hala nola azterketa-motak, balioespen-teknikak eta ebaluazio-irizpideak.
- Eskalen diseinua: ebaluazio-eskalak sortzeko, egokitzeko edo balioesteko gida praktikoa ematen du autoreak.
Liburu hau irakasle eta azterketa-diseinatzaileentzat da, bereziki, erabilgarria. Bertan, azterketa-motak, balioespen-teknikak eta ebaluazio-irizpideak lantzen dira. Egileak, Joaquín M. Cruz Traperok, esperientzia zabala du arlo honetan.
Liburua doan deskargatu daiteke hemen.