Evaluación compartida con los estudiantes: una manera de motivar y mejorar competencias sarrera eman du argitara José María Biedma-Ferrer Cádizko Unibertsitateko enpresa-antolakuntzako irakasleak The Conversation webgunean. Ebaluazio-moten artetik ebaluazio partekatua du mintzagai, unibertsitateko ikasleekin egindako ikerketa batetik abiatuta.
Ikerketa horretatik atera diren ondorioetan ageri da erabilitako ebaluazio partekatuaren metodologiak honako onura hauek dituela:
- Kalifikazio hobea
- Motibazio handiagoa
- Izpiritu kritikoa eskuratzea
- Trebetasunetan hobetzea
Ikerketa horretan aplikatutako metodologia unibertsitatez kanpoko beste esparru batzuetan ere erabil daiteke onura horiek lortzeko, hala nola helduen euskalduntzean. Kontua da ebaluazio partekatuko errubrika irakasleak ikasleekin adostea, irakasleak kasu praktikoak planteatzea eta
ikasleak animatzea ikasgelan beste modu batean lan egitera.