Hizkuntz kontuak

Casenave-Harigileren "français-eüskara" hiztegia Sarean

Casenave-Harigileren "français-eüskara" hiztegia Sarean

by Iñaki Murua -
Number of replies: 1

Sustatu bidez jakin dugu ia agorturik dagoen Hiztegia frantses-eüskara züberotar eüskalkitik liburua Sarean dagoela, Sü Azia elkartearen eta Euskaltzaindiaren lankidetza-hitzarmen baten ondorioz. Hala, Euskaltzaindiaren webgunean dago, hiztegi historikoak deritzon eremuan.

Edonola ere, jakin HABE Liburutegian ere badagoela alerik

Hiztegiaren azala

In reply to Iñaki Murua

Er: Casenave-Harigileren "français-eüskara" hiztegia Sarean

by Ainara Maya Urroz -
Junes Casenave-Harigileren frantsesa-eüskara hiztegia Sarean eskuragarri egotea eskertzekoa da. Izan ere, kontuan hartzekoa baita gaur egun euskara batuan natural erabiltzen dugun hitz multzo bat zubereratik hartuak direla, hala nola zinegotzi, ego(i)tzi, ekoitzi, ekoizle, ekoizpen… 

Horiek eta gehiago, gizarteko hainbat esparrutako terminologia berezia euskaraz erabiltzeko hartu izan ditugu, eta baturako forma bilakatu.
Euskara batua euskalkiekin osatu eta aberastu da, eta balia ditzagun bada euskalkiak gerora ere behar ditugun hitz berriak sortzeko.

Bestalde, frantsesa-eüskara hiztegia online egoteak frantsesa pixka bat ikasteko aukera ere ematen du, ikus Sustaturen webgunean idatzitakoa.

Biba Xiberoa!