Ikusirik Euskaltzaindiaren Hiztegian Ezgai terminoa jasoa dagoela ꟷezgai (adj). Gai edo gauza ez dena. Ez nuen uste horretarako hain ezgai nintzenikꟷ, zalantza sortu zitzaigun HABEko zenbait teknikariri ea zuzen idatzita ote zegoen HABEren azterketa-testuinguruan erabiltzen dugun EZ-GAI hori. Hori dela eta, Euskaltzaindiaren Jagonet zerbitzura jotzea erabaki genuen, zalantza hori argitzera. Hona hemen galdera-erantzunak:
HABEren galdera:
"HABEren
egiaztatze-azterketen testuinguruan zalantza sortu zaigu euskarazko
egiaztatze-azterketa gainditzen ez duenaren emaitzetan jarri ohi dugun EZ GAI
horrek horrela behar duen (bereizita) ala EZGAI idatzi beharko genukeen
(batera).
Ikusi dugu Euskaltzaindiaren hiztegian EZGAI terminoa jasoa dagoela, baina
HABEko teknikari batzuen iritziz, Euskaltzaindiaren hiztegian jasotako adiera
hori ez zaio zorrotz lotzen azterketa-deialdietakoari, eta gurean EZGAI
batera idazteak zentzu gutxiesgarria eduki lezake.
Argituko zenigukete nola den egokiagoa, betiere HABEren azterketa-testuinguru
horretan?"
Jagoneten erantzuna:
"Hiztegi arauemailean jasotako ezgai formak zentzu gutxiesgarria izan dezake, adibide ugaritan ikus daitekeenez.
Ez gai ez da oraingoz jaso Euskaltzaindiaren Hiztegian. Halere, erabilera zabala du irakaskuntzan eta pareko testuinguruetan. Horregatik, Ez-gai izango litzateke forma hobetsia, Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri diren ez-gramatikal, ez-konfesional, ez-organiko... sarreren idazketari jarraikiz".
Jagonet zerbitzuak emandako erantzunaren arabera, beraz, EZ-GAI da erabili beharreko forma.