EZGAI, EZ-GAI ala EZ GAI?

Er: EZGAI, EZ-GAI ala EZ GAI?

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 0
Interesgarria, Mikel. Dena dela, ez dezagun ahantz, "ez-gai" fortunatzen den azterketaria, behin txantxa egiten hasita, "gaian geratzen" dela hurrengorako:

Txirritak humorea erein zuen Euskal Herriko lurrean, humore argi, zorrotz baina mingots bat. Platonek bere errepublikatik jaurtikitako poetei bezala, bizitze burjesaren abantail* guztiak ukatu zitzaizkion: etorkizunaren aurreko segurantza bat, familia bat fundatzeko eskubidea... Eta Txirritak honela erantzun zion Platoni:

Hogei eta bi urtetarako
nintzen ezkondu na'iean,
hiru hogei ta bederatzitan
oraindik nago gaiean.
Lehenbiziko ene pregoia
botatzen duten jaiean,
suzku zezenak *izanen dira
Donostiako kaiean.