"Henrike Knörr" sarien deialdi berria abian jarri dute Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Gasteizko EHUko Letren Fakultateko katedradun izan zen Henrike Knörr omentzeko asmoz sortu zen saria.
Arabako Lurralde Historikoan (lurralde osoan nahiz eskualde edo eremu batean) euskararen erabilera aztergai duten ikerketa-lanak sustatzea du xede sariak ( ikerketa lan monografikoak, gradu-amaierako lanak eta master-amaierakoak), Informazio osoa: Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 2024ko irailaren 16a.