Hizkuntz kontuak

Oinarrizko lexiko teknikoak bilduta Euskaltzaindiaren webgunean

Oinarrizko lexiko teknikoak bilduta Euskaltzaindiaren webgunean

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

"Oinarrizko lexiko teknikoak"  bilduta daude Euskaltzaindiaren webgunean eskaintzen diren hizkuntza-baliabideak eremuko hiztegi espezializatuak atalean. Pdf formatuan daude guztiak eskura. 

Hala, erakundearen Zientzia eta Teknika egitasmoko lantaldeak proposatu ondoren Osoko bilkurak onartutako bost oinarrizko lexiko teknikoak daude argitara emanda:

  • Matematikakoa
  • Fisikakoa
  • Astronomiakoa
  • Kimikakoa
  • Lurraren Zientzietakoa

Halaber, Euskaltzaindiak UZEIren lankidetzarekin argitaratutako oinarrizko lexikoak ere badaude orrialde horretan, formatu berean. Horietako batzuen berri eman dugu dagoeneko Irakasbilen.

  • Koronabirusarena
  • Telelanarena
  • Klima-aldaketarena
  • Zibersegurtasunarena.
  • Animalen ongizate eta beganismoarena.

Azkenik, gai jakin batzuen inguruan Euskaltzaindiaren hiztegian zer dagoen ere bildu izan dute UZEIren lankidetzarekin. 

  • Bertsogintza
  • Inauteriak
  • Tourra
  • Zinema
  • Sagarra eta sagardoa.