"Herramientas digitales sencillas y gratuitas para aprender y enseñar" sarrera idatzi du Ingrid Mosquerak The Conversation webgunerako. Egileak dioenez, erremintak ez dira berez helburu, baizik eta gure jardunerako baliabide bat gehiago; erabileran oreka bilatu beharko genuke. Gainera, jakin badakigu mundu digitala bizkor mugitzen eta aldatzen dela. Dena den, halako tresnak gogoraraztea egokia izaten da beti.