2021eko urrian argitara emandako sarrera batean, bideoa online irakaskuntzan erabiltzen denerako bost aholku idatzi zituen Neil Mosleyk: "5 tips for approaching video in online learning". Egia esan, orokorragoak ere badira eta. neurri handian, Elena Prietok web-mintegian adierazitakoarekin bat dator.
Hona hemen:
- Ezarri muga batzuk sormenari, hasieran behintzat: sakon pentsatu noiz erabili bideoa, non izan dezakeen erabilera hobea...
- Aintzat hartu ikusizko eta hitzezko baliabideen konbinazioa: zein ikusizko elementuk lagun diezaioke hitzari?
- Kontuz ibili interaktibitatearekin: teknikoki txertatzea erraza den arren, interaktibitate ugarik, jarduerak egiteak... ez dio beti ikasprozesuari laguntzen.
- Erabili bideoa zure mezua hobetzeko aukera gisa: ahalik eta etekinik handiena atera komunikatzeko eskaintzen dizun aukerari.
- Gogoan izan bideoak ekoizteak, beste guztiak bezala, praktika eskatzen duela: denboraren poderioz hobetzen joango zara, gidoia egitea lagungarria da..