Interesgarria Ramón Besoníasek bere blogean azaldutakoa: "Protocolo de uso de la IA en centros educativos". Bestela esanda; hasierako urratsetan bagaude ere, erabiltzeko jarraibideak adostu beharko lirateke? Dioenez, ez da erronka makala hezkuntza-testuinguru bakoitzean modu etiko eta eraikitzailean hausnartzen eta jarduten hastea: nola integratu adimen artifiziala irakaskuntza-praktiketan, zen erramintarekin, zein metodologiarekin, nola ebaluatu... Are, protokolo bat diseinatzen laguntzeko "morroi" bat diseinatu du ChatGPTn.